RETA: egizu apustu emozioaren alde
Tenis jokalari baten irudia kolore mantxaren gainean
Moto gidari baten irudia irudia kolore mantxaren gainean
Estas en:: Inicio Actualidad RETA EUSKAL KIROL APOSTUAK, S.A AKZIODUNEN BATZORDEA

Actualidad RETA

Noticias RETA

EUSKAL KIROL APOSTUAK, S.A AKZIODUNEN BATZORDEA 2018ko ekainak 14

Categorias: OROKORRA

EUSKAL KIROL APOSTUAK SA

Euskal Kirol Apostuak SA enpresako Administrazio Kontseiluak akziodunei dei egin die sozietateak egingo duen Ohiko Batzar Nagusira. Batzarra, lehen deialdian, 2018ko ekainaren 13ko 10:00etan egingo da Bizkaiko Parke Teknologikoko Auditorioan, Zamudion, edo, dagokionean, bigarren deialdian, 2018ko ekainaren 14an 10:00etan eta toki berean. Honako hau landuko da:

GAI ZERRENDA

Lehenengo. Urteko Kontuak, kudeaketa-txostena eta emaitzak aplikatzeko proposamena, eta ekitaldi horretan Administrazioko organoak egindako kudeaketa aztertzea eta, egokitzat joz gero, onartzea. Horiek guztiak 2017ko abenduaren 31n itxitako ekitaldiaren ingurukoak dira. Kontu bateratuetarako akordio horiek hartzea.

Segundo. Kontseilariak izendatzea.

Tercero. Ahalmenak eskuordetzea.

Cuarto. Galderak eta eskaerak.

Quinto. Batzordearen akta irakurtzea eta onartzea, egoki bada.

Batzarrera joateko eta informazioa jasotzeko eskubideei dagokienez, akziodunei gogorarazi nahi zaie estatutu sozialen eta aplikagarria den legeriaren arabera erabili ahal izango dituztela. Horrekin lotuta, deialdi hau egiten den unetik aurrera, Batzordeak onartuko dituen dokumentuak eta kudeaketako eta auditoriako txostenak Kapital Sozietateen Legearen Testu Bateratuko 272. artikuluan aurrez ikusitako baldintzen arabera aztertu eta berehala eta doan jaso ahal izango dituzte egoitza sozialean.

Era berean, ohartarazi nahi da akziodunek beharrezkotzat jotako txostenak eta azalpenak eskatzeko edo Gai Zerrendan jasotako gaien inguruan egokitzat jotako galderak idatziz egiteko eskubidea izango dutela Kapital Sozietateen Legearen Testu Bateratuko 197. artikuluan aurrez ikusitako baldintzen arabera.

Legean eta estatutu sozialetan aurrez ikusitakoa betez, akziodun guztiek beren ordezkaritza, hitza eta botoa eskuordetu ahal izango dituzte.

Zamudion (Bizkaia), 2018ko apirilaren 26an. Kontseiluko presidentea, José Manuel Fernández Sáiz.

Volver

Comentarios sobre: "EUSKAL KIROL APOSTUAK, S.A AKZIODUNEN BATZORDEA "

Deja tu comentario