RETA: egizu apustu emozioaren alde
Tenis jokalari baten irudia kolore mantxaren gainean
Moto gidari baten irudia irudia kolore mantxaren gainean
Estas en:: Inicio Actualidad RETA RETAbet Bilbao Basket jaio da!!

Actualidad RETA

Noticias RETA

RETAbet Bilbao Basket jaio da!! 2016ko azaroak 2

Categorias: OROKORRA

RETAbet Bilbao Basket

Bilbo, 2016ko Urriak 27. – RETAbet eta Bilbao Basket-ek laguntza akordio bat sinatu dugu. Adostasun honen bitartez Bilbao Basket-eko babesle ofiziala izango gara hurrengo 7 denboraldietan. Modu honetan, Liga Endesako erregistro guztiak apurtu ditugu, saskibaloian egon den kontraturik luzeenetariko bat sinatuz.

Akordio honen bitartez, proiektua epe luzera sendotu egiten da. Horretaz aparte, ekonomikoki lan egiteko beharrezkoa den lasaitasuna lortzen da baita.

2008tik orain arte, RETAbet-ek taldearekin bat egin du beti laguntzeko prest. Nahiz eta 8 urte eraman babestasun fidagarri honekin, behin betiko pauso bat emateko momentua heldu dela erabaki dugu eta Liga Endesako babes historiko hau aurkeztera ausartu gara.

Horrez gain, Klubaren barnean egiten den ahalegina azpimarratzen dugu, eta horrek, proiektu honen euskarri nagusia izateko segurtasuna ematen digu. 2023-rarte babeslea izateak aldaketa bat suposatzen du lan egiterakoan; Hau da, klubak ez du epe labur batean arreta jarriko baizik eta taldearen hazkundea bultzatzen duen planifikazioan.

“2008-tik hona, gure baliabideak kontuan hartuta, RETAk Bilbao Basket babestu egin du. Zortzi urteetan zehar, klubaren babesle izan gara fidagarritasun osoz. Lehenengo toblerone bat, gero zirkulu zentralean, ondoren co-kamisetan”, dio Xabier Rodriguez Maribonak, RETAko buruzagia.

“Bilbao Basket klubaren oinarriak sendoagoak bihurtu direla ikustean, pauso hau emateko momentua heldu dela pentsatu genuen. Horrez gain, zentzu handia du Bilbao Basket-en babeslea izatea kirolarekin bat egiten dugulako”, nabarmendu zuen.

Beste alde batetik, Carlos del Campo, Bilbao Basket-eko diruzaina “Gaur Bilbao Basket klubarentzat egun handia dela”.azpimarratu zuen. “Gure historiako inflexio-puntura heldu garen eguna da. Hainbeste espero dugun egonkortasuna lortzera laguntzen digun akordio historikoa da hau. Momentu honetatik aurrera, RETA gure babesle nominala izango da eta taldea RETAbet Bilbao Basket deituko da”, aitortu zuen.

Bilbao Basket-eko sailburuak, akordioa “erakundearen etorkizunarentzat, funtsezko oinarri bat” dela, “Beste enpresa batzuei bideak zabalduko duelako”, onartu zuen.

RETAbet-en kirolezko apustuetan liderrak gara, RETAbet.es web orriaren bitartez, 1.100 milioi euro apustuetan gestionatu ditugu eta gure filialak estatuan zehar dauden 1.900 saltze-puntu fisikoak kudeatu dituzte.

Volver

Comentarios sobre: "RETAbet Bilbao Basket jaio da!! "

Deja tu comentario