Euskal Kirol Apostuak S.A (EKASA), Apustuen Sare Telematikoa (RETA) sorkuntzaren arduraduna dugu. EKASA, 2002 urtean jaio zen, kirol apustuen negozioa kudeatzeko gai den teknologia bat garatzeko asmoz. Behin Euskal Autonomia Erkidegoko apustuen Erregelamendua argitaratua egon, EKASAk RETA proiektua aurkezten du antolatzen den lehiaketa publikoan, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko baimena lortzeko. EKASAk, lehiakide guztien artean puntuaketarik onena lortu zuen, eta Euskal Autonomia Erkidegoan RETA markarekin eta Eusko Jaurlaritzak emandako baimenaren babesean dihardu. Gaur egun, RETAk ia 500 terminal ditu eskuragarri Euskadiko ostalaritza tokietan eta 13 apustu egiteko dendak.