RETA: egizu apustu emozioaren alde
Zaldi gainean doan zaldun baten irudia kolore mantxaren gainean
Moto gidari baten irudia irudia kolore mantxaren gainean
Hemen zaude: Hasiera » Zer jakin behar dut: RETA txartela

Zer jakin behar dut

RETA txartela

Tabernetan kokaturiko edozein makinatan, RETA dendatan edo kutxa, BBK nahiz Vital Kutxako edozein kutxazainetan berehala zure sarien zenbatekoa gorde nahiz trukatu, zure mugimenduak koltsutatu nahiz metatutako sariak erretiratzeko euskarri eroso eta segurua da RETA Txartela.

Non eskuratu dezaket?

RETA txartela edozein RETA puntutan eskura dezakezu.

Aurki ezazu gunerik gertukoena Gure dendak eta saltoki terminalak sailean.

Nola kobratu dezaket dirua?

Zure erosotasunerako, bide hauetakoren bat baliatuta kobratu dezakezu zure dirua:

Kutxazain automatikoa
Zure RETA Txartelarekin kutxa, BBK edo Vital Kutxako edozein kutxazainetan txartelean metatuta dituzun sariak eskuragarri izango dituzu esku-dirutan.
Transferentzia kontu batetara
Tabernatik edo RETA dendatik irten gabe, zure kontu korronte edo kreditu/debitu txartel batetara transferentzia bat agindu dezakezu. Era honetan, zure saria modu azkar eta seguruan kobratu dezakezu. Aurki ezazu gunerik gertukoena Gure dendak eta saltoki terminalak sailean.
Webgune honetatik
Jaso zure sariak sailean kutxa, BBK nahiz Vital Kutxako edozein kontu nahiz debitu/kreditu txartelera transferentzia egiteko aukera duzu. Boletoen egoera edo egindako mugimenduak kontsultatzeko aukera ere baduzu.
Esku-dirua
Eusko Jaurlaritzak onetsitako eta indarrean dagoen Euskal Herriko kirol apostuen araudiaren arabera, RETAren dendetan eta kirol esparruetan bakarrik kobratu dezakezu zure irabazia esku-dirutan. Kontsulta ezazu Gure dendak eta saltoki terminalak orrialdean hurbilen duzun RETA gunea.