RETA: egizu apustu emozioaren alde
Zaldi gainean doan zaldun baten irudia kolore mantxaren gainean
Moto gidari baten irudia irudia kolore mantxaren gainean
Hemen zaude: Hasiera » Zer jakin behar dut: Ohiko galderak

Zer jakin behar dut

Ohiko galderak

Galdera ikur batean etzandako panpin baten irudi apaingarria
  1. Zer motatako apustuak daude?
  2. Nola egin apustua?
  3. Non egin dezaket apustua?
  4. Noiz egin dezaket apustua?
  5. Zenbat diru apostatu dezaket?
  6. Nork egin dezake apostua?
  7. Desafioa nola bota?
  8. Lagunok porra bat egin nahi dugu, posible da?
  9. Makinan 2 apostu batera egin daitezke?
  10. Asmatuz gero, zenbateko saria izango dut?
  11. Makinan nora jo behar dut apustu anizkoitza egiteko?
  12. Makinan nago. 10 euroko apustua egin nahi dut baina ez dut ikusten non jarri behar dudan.
  13. Non eta nola ordaindu dezaket apustu bat?
  14. Asmatu badut, non kobratu dezaket?
  15. Makina esku-dirutan kobratu dezaket?
  16. Apustua bertan behera utzi da. Nola eta non berreskuratu dezaket dirua?
  17. Partidua oraintxe bukatu da eta apustua asmatu dut. Berehala kobratu dezaket?
  18. Transferentzia egiteko eskatu dut, baina banketxean ez dago dirua. Zer gertatu da?
  19. Apustua asmatu dut, noiz arte kobratu dezaket saria?
  20. Zer ezberdintasun dago Reta txartela eta RETAordainketaren artean?
  21. Non eta nola lor dezaket RETA txartela?
  22. RETA txartelean eta RETAordainketan dudan dirua berreskuratzeko zer egin behar dut?
  23. Txartelaren PIN kodea ahaztu zait.
  24. RETA txartela baliogabetu nahi dut. Non eta nola egin dezaket? Zer gertatuko da bertan dudan diruarekin?
  25. Kobratu nahi dut baina makinak ez du ticketa onartzen
  26. Zer aurkituko dut RETA denda batean?
  27. Partidua ez da jokatu edo atzeratu egin da. Apustuak oraindik ere balio du?
  28. Nire RETA txartela galdu dut eta dirua nuen barruan
  29. Makinak ez du nire RETA txartela onartzen
  30. Ticketa ondatu zait eta saritua zan
  • Zer motatako apustuak daude?

    • Kontrapartida: bezeroak RETAren aurkako apustua egiten du. asmatuz gero, bezeroak jasoko duen zenbatekoa honela lortzen da: egin den apustuaren zenbatekoa x RETAk apustu horri jarri dion prezioa. Bi eratakoak daude: sinpleak (emaitza bakarraren aldeko apustua) edota konbinatuak (kirol bat edo gehiagotan emaitza bat baino gehiagoren aldeko apustua).
    • Elkarrekikoa: Emaitza baten gainean bezero askok egindako apustua da. Emaitza asmatzen duten guztien artean bildutako dirua proportzionalki banatuko da. Hiru eratakoak daude: porra (RETAk eskaintzen duen aukera baten arabera egiten da apustu), kiniela (saio bateko edo ezberdinetako asmatzaileen aldeko apustua da) eta emaitza (saio bateko edo askotako emaitza zehatzen aldeko apustua).
    • Desafioa: bezeroen artekoa da. RETA bitartekaria da, baita apustuan jokatu den kopuruaren bermatzaile ere.

    Igo

  • Nola egin apustua?

    • Lehenik eta behin, apustua zertan egin nahi duzun erabaki behar duzu eta, gero zein apustu mota nahi duzun.
    • Apustu nahi duzun emaitza pentsatu ostean, zenbat diruko apustua egin nahi duzun erabaki behar duzu.
    • RETA makina dagoen taberna edo denda batera joan, egin apustu eta erabaki nola ordaindu.

    Zorte on!

    Igo

  • Non egin dezaket apustua?

    Euskadi eta Nafarroan zehar dauden edozein RETA makina edo dendetan egin dezakezu.

    Igo

  • Noiz egin dezaket apustua?

    Kontrapartida eta desafio apustuetan saioa bukatu arte egin dezakezu, baldin eta RETAk eskaintza hori mantentzen badu. Elkarrekikoak (porra, kiniela eta emaitza), ordea, saioa edo partidua hasi baino lehenago egin behar dira.

    Igo

  • Zenbat diru apostatu dezaket?

    Gutxienekoa €1 da.
    Gehienez 100€ joka ditzakezu kontrapartida eta elkarrekikoetan. Desafioetan, ordea, 600€ra arte egin dezakezu apustu.

    Igo

  • Nork egin dezake apostua?

    18 urte baino nagusikoek, baldin eta lasaitasuna, ordena eta giro ona errespetatzen badute.

    Igo

  • Desafioa nola bota?

    • Hurbildu gertuen duzun RETA dendara eta bertako lagunek informazio guztia emango dizute (baldintzak, bete beharreko inprimakiak…)
    • RETAk desafioa onartu den edo ez jakinaraziko dizu. Onartuz gero, RETA makinetan egongo da edonork zure erronkari erantzun diezaion.
    • Saioa edo partidua bukatu ondoren emaitza jakinaraziko zaizu edozein RETA dendan.

    Igo

  • Lagunok porra bat egin nahi dugu, posible da?

    Oraindik ez. Momentuz porra guztiak RETAk egingo ditu. Hala ere, gurekin harremanetan jarriz gero eta zure proposamena egin, agian, denbora laburrean RETA makinan eta dendan aurkituko duzu.

    Igo

  • Makinan 2 apostu batera egin daitezke?

    Bai, makinan aldi berean eta gehienez, 8 apustu sinple egin daitezke.

    Igo

  • Asmatuz gero, zenbateko saria izango dut?

    • Kontrapartida sinplea: saria kalkulatzeko egin duzun apustuaren zenbatekoari RETAK apustu horri jarri dion prezioa biderkatu behar zaio. Adib. Talde baten alde 5€ko apustua egin baduzu, eta talde horrek 1,2ko prezioa badu, zure saria 6€koa da.
    • Kontrapartida Konbinatua: lehenik eta behin, apustu egin duzun saio guztien prezioak biderkatu behar dira eta, emaitza hori, zuk egin duzun kopuruarekin biderkatu. Adibidez, Oriok Kontxako estropada irabazi (prezioa 2,7), Irujok igandeko partidua irabazi (prezioa 1,9) eta Osasunak lagun artekoa irabazi (prezioa 1,5); koefizienteen biderkadura 2,7 x 1.9 x 1.5= 7,7. Zuk 100€ko apustua egin baduzu 770.5€ko saria jasoko duzu.
    • Elkarrekikoak: saria botean dagoen dirua eta irabazle diren boletoen apustutako diru kopuruaren araberakoa izango da.
    • Desafioak: botatako desafioaren prezioa eta zuk egindako apustuaren araberakoa izango da.

    Igo

  • Makinan nora jo behar dut apustu anizkoitza egiteko?

    Egin nahi duzun apustua erabaki ostean, aukera bi dituzu apustuaren goiko aldean, sinplea eta konbinatua. Konbinatua aukeratu behar duzu.

    Igo

  • Makinan nago. 10 euroko apustua egin nahi dut baina ez dut ikusten non jarri behar dudan.

    Egin nahi duzun apustua aukeratu eta gero, egizu klik 1,00 € jartzen duen kuadrotxo beltzan.

    Igo

  • Non eta nola ordaindu dezaket apustu bat?

    Apustu bat ordaintzeko hurrengo bideak dituzu:

    1. Esku dirutan: txanpon ala diru-paperarekin

    2. RETA txartela: RETA denda edo makinetan 0,10 euro fidantza utzi ezkero lortu dezakezun txartel bat da. Erabiltzaileak txartel hau makinan sartzen du apustu egiteko. Sarien kopuruak mantendu edota erabili ahal ditzakezu erraz eta segurtasunarekin txartela baduzu, eta apustuak ordaindu ere bai. Nahi duzun beste bider kargatu dezakezu eta hainbat sari pilatu, 1.000 € gainditu barik.

    3. RETA ordainketa: sariak kobratzeko eta apustuak ordaintzeko era birtuala. Makinaren ukimen-teklatu bidez sartzen den zenbaki bateri doa elkartuta. Baten baino ezin da kargatu eta sari bat baino ezin duzu bertan kobratu. RETA txartelean bezala, gehienezko kopurua 1.000€ tik ezin da pasa.

    Igo

  • Asmatu badut, non kobratu dezaket?

    Sariak kobratzeko hurrengo aukerak dituzu zure esku:

    1. Esku-dirua: RETA dendetan bakarrik.

    2. RETA txartela: zure kontu korronteari edo zor/kreditu txartelari egin ditzakezu banku transferentziak zure RETA txartelarekin.

    3. RETAordainketa.

    4. Kutxazainak: Euskadin BBK, Kutxa eta Caja Vitaleko kutxazainetan eta Nafarroan Rural Kutxako kutxazainetan RETA txartelaren bidez kobratu ahal izatea bilakatu du RETA kutxazainen bidez ordaintzen duen apustu etxe bakarra.

    Igo

  • Makina esku-dirutan kobratu dezaket?

    Ez. Egungo legediak dionaren arabera, esku-dirutan RETA dendetan baino ezin da kobratu.

    Igo

  • Apustua bertan behera utzi da. Nola eta non berreskuratu dezaket dirua?

    Apustutako diru guztia itzuliko zaizu:

    RETA makina edo dendetan:

    • RETAordainketa baten bidez.
    • RETA txartelaren bidez.
    • Kontu korrontera transferentzia eginez.
    • Kreditu/Zor Txartelera transferentzia eginez (BBK, Vital, Kutxa eta Laborala Euskadin eta Rural Kutxa Nafarroan)

    RETA dendetan soilik:

    • Esku-dirutan

    Igo

  • Partidua oraintxe bukatu da eta apustua asmatu dut. Berehala kobratu dezaket?

    Emaitza onartzen den une beretik hasita, hiru hilabeteko epea duzu saria kobratzeko.

    Igo

  • Transferentzia egiteko eskatu dut, baina banketxean ez dago dirua. Zer gertatu da?

    Zure banketxearen arabera, transferentzia gutxi gora behera, normalean, 72 ordu behar ditzake.

    Igo

  • Apustua asmatu dut, noiz arte kobratu dezaket saria?

    Emaitza onartzen den unetik hasita, hiru hilabete dituzu dirua kobratzeko.

    Igo

  • Zer ezberdintasun dago Reta txartela eta RETAordainketaren artean?

    Diferentzia bi daude:

    • RETA txartela kreditu txartel baten antza du eta, apustuak egin ahal izateko, makinan sartu behar da. RETAordainketa, ordea, kontu zenbaki bati lotuta doa. Zenbaki hori makinan sartu behar da ukimen-teklatu baten bitartez apustuak egin ahal izateko.
    • RETAordainketa bakoitzak sari bat baino ez du onartzen: behin bakarrik erabili daiteke. RETA txartelan, ordea, nahi dituzun sari gustiak pilatu ditzakezu, baldin eta legez ezarritako gehienezko 1000€ak gainditzen ez badira.

    Igo

  • Non eta nola lor dezaket RETA txartela?

    Edozein RETA denda edota makinan lor dezakezu. Makinan lortzeko, “RETA txartela” jartzen duen atalean sartu behar zara eta 0.10€ eskatuko dizkizugu txartela ateratzeko. Inoiz txartela baliogabetu nahi baduzu, 0,10€ hoiek bueltan edukiko dituzu.

    Ez dizugu inolako datu pertsonalarik eskatuko txartela ateratzeko orduan.

    Igo

  • RETA txartelean eta RETAordainketan dudan dirua berreskuratzeko zer egin behar dut?

    RETA dendetan, makinetan, bezeroarentzako arreta-zerbitzuan (902 110 793) edota web orrialdean (www.reta.eu):

    • Kontu korrontera transferentzia eginez.
    • Kreditu txartelera transferentzia eginez. eginez (BBK, Vital, Kutxa eta Laboral kutxazainetan Euskadin eta Rural Kutxan Nafarroa barne)

    RETA dendetan soilik:

    • Esku-dirutan.

    Igo

  • Txartelaren PIN kodea ahaztu zait.

    PIN barria lortzeko RETAren bezero arreta-zerbitzuarekin harremanetan jarri behar zara bai www.reta.eu web gunearen bidez edota 902 110 793 telefono zenbakira deituz.

    Igo

  • RETA txartela baliogabetu nahi dut. Non eta nola egin dezaket? Zer gertatuko da bertan dudan diruarekin?

    RETA txartel bat baliogabetzeko, RETA denda batera jo behar duzu. Bertan, txartelan duzun dirua osorik itzuliko zaizu eskudirutan, edota zeuk emandako kontu korronte edota kreditu/zor txartel bateri transferentzia eginez.

    Igo

  • Kobratu nahi dut baina makinak ez du ticketa onartzen

    Ticketa hondatuta dagoelako gerta daiteke hori. Horrela bada, makinak jakinaraziko dizu eta apustu-txartelaren kode-zenbakia eskuz sartzeko aukera emango dizu asmatu duzula egiaztatzeko. Ala izan eskero, RETA denda batetik pasatu behar duzu zure saria kobratzeko.

    Igo

  • Zer aurkituko dut RETA denda batean?

    Zuk zeuk eta zure lagunek dituzuen kirol gogokoenekin gozatzeko leku ezberdin, alaia eta deigarria da RETA denda. Bertan partidu eta ekitaldiak zuzenean ikusi, azken eskaintzak ezagutu edo kirol prentsa irakurri ahal izango dituzu, beti laguntzeko prest egongo den RETA langileekin bat. Etortzera gonbidatzen zaitugu, zuk zeuk ezagutu dezazun.

    Igo

  • Partidua ez da jokatu edo atzeratu egin da. Apustuak oraindik ere balio du?

    Partidua hasi ez bada eta 30 egun baino lehenago jokatzen bada, apustuak balio du. Ez bada jokatuko edota 30 egun baino beranduago jokatuko bada, apustua bertan behera geldituko da eta dirua itzuli egingo zaizu, partiduaren data berria jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

    Igo

  • Nire RETA txartela galdu dut eta dirua nuen barruan

    Deitu gure RETA Arreta Zerbitzura (902 110 793) eta bertan azalduko dizute egin beharrekoa.

    Igo

  • Makinak ez du nire RETA txartela onartzen

    Deitu gure RETA Arreta Zerbitzura (902 110 793) eta bertan azalduko dizute egin beharrekoa.

    Igo

  • Ticketa ondatu zait eta saritua zan

    Deitu gure RETA Arreta Zerbitzura (902 110 793) eta bertan azalduko dizute egin beharrekoa.

    Igo