RETA: egizu apustu emozioaren alde
Zaldi gainean doan zaldun baten irudia kolore mantxaren gainean
Moto gidari baten irudia irudia kolore mantxaren gainean
Hemen zaude: Hasiera » Zer jakin behar dut: Joko arduratsua

Zer jakin behar dut

Joko arduratsua

Pertsona batek jokoen inguruko ekintzak modu osasungarrian egiteko jakintza-alor anitzeko neurrien multzoa da Joko arduratsua.

Arazoak ditut jokoarekin? Ez badakizu ziur jokoarekin arazoren bat duzun ala ez, erantzun galdera-sorta erraz honi.

Arduratsu jokatzen baduzu, zeu irabazle

Arriskua hartzeko modu zirraragarria da apustua, baldin eta arrisku hori kontrolpean badago. Arduratsu jokatu behar da, eta ez da ausartegia izan behar. Garrantzitsuena da jokoa arazo ez bihurtzea.

  • Tarte bat utzi jokatzen duzun aldi bakoitzetik hurrengora (ez jokatu astean 3 aldiz baino gehiagotan).
  • Beste norbaitekin zaudenean egin apustu.
  • Ez egin apustu oso urduri, deprimituta edo erreta zaudenean.
  • Ondo pasatzeko jokatu, ez arazo ekonomikoak konpontzeko.
  • Aisialdirako diruaren zati bat jokatu, ez eguneroko gastuetarako behar duzuna.
  • Apustu egiterako, denbora- eta diru-mugak jarri; ez egin gehiegikeriarik.
  • Eguneroko eginbeharrak bete (familiakoak, lanekoak, gizartekoak, etab.).
  • Saiatu beste zaletasun batzuk bilatzen, eta eutsi ohiko harreman sozialei.

Alarma-zantzuak

Batzuetan, azkar igarotzen da noizbehinkako eta aisialdiko jokotik arazoak sortzen dituen jokora. Jarraian agertzen dira alarma-zantzu batzuk.

  • Oso maiz apustu egitea
  • Eskuragarri duzun ia diru guztia jokoan gastatzea
  • Apustuei buruz oso maiz pentsatzea edo hitz egitea
  • Apustu gutxiago egiten saiatu arren, ezin izatea
  • Apustu gehiago egitea galdutako dirua berreskuratzeko
  • Jokoari buruz gezurra esatea
  • Jokorako dirua eskatzea
  • Lana edo familia arriskuan jartzea jokoa dela eta
  • Alkohol gehiegi edatea
  • Beste arazoak ahazteko apustu egitea

Arazoak ditut jokoarekin?

Jokoaren arazoak ez dira egun batetik bestera sortzen. Ez badakizu ziur jokoarekin arazoren bat duzun ala ez, erantzun gure galdera-sorta