RETA: egizu apustu emozioaren alde
Tenis jokalari baten irudia kolore mantxaren gainean
Moto gidari baten irudia irudia kolore mantxaren gainean
Estas en:: Inicio Actualidad RETA 2012KO URREZKO DANBORRA BEHOBIA-DONOSTIARI!

Actualidad RETA

Noticias RETA

2012KO URREZKO DANBORRA BEHOBIA-DONOSTIARI! 2011ko abenduak 19

Categorias: ATLETISMOA

2012ko urtarrilaren 20a Fortuna Kirol Elkartearen ehun urteko historiaren egun handienetako izango da.

Egun horretan Behobia-Donostiak, RETAk babestutako herritar lasterketa, hiriko alkatearen eskutik Urrezko Danborra jasoko du, Donostia hiriak bere alde lan egin eta bere irudi eta baloreak zabaltzen dituenari ematen dion sari garrantzitsu eta maiteena.

Fortuna Kirol Elkarteak ehun urtetan zeharreko jarduna saritzen da, beti ere kirola maila guztietan zabaltzeko egin den ahalegin horretan eta lasterketa herrikoienean gorpuzten dena. Baina batez ere, Behobia-Donostian lan egin duten eta urtero hobeagoa egiteko asmoz lanean dabiltzanei errekonozimendua da, baita ere garai ezkor hauetan babesle eta laguntzaile direnentzat, urtero bere gogoa eta ezinbesteko lana eskaintzen duten milaka boluntario horientzat, edizioz edizio lasterketa handiagoa egin duten milaka korrikalarientzat eta nola ez errepidearen bi aldeetan, bere animo eta txaloekin Behobia lasterketa berezia eta Donostiako hiriaren ondare egin dutenak.

RETAk sari hau lortzeko lan egin duzuen guztioi eskertu nahi dizue eta batez ere gauza bat esan: ZORIONAK!

Volver

Comentarios sobre: "2012KO URREZKO DANBORRA BEHOBIA-DONOSTIARI! "

Deja tu comentario