RETA: egizu apustu emozioaren alde
Tenis jokalari baten irudia kolore mantxaren gainean
Moto gidari baten irudia irudia kolore mantxaren gainean
Estas en:: Inicio Actualidad RETA SCHLECKTARRAK, MENCHOV ETA CAVENDISH ESPAINIAKO VUELTAN IZNAGO DIRA

Actualidad RETA

Noticias RETA

SCHLECKTARRAK, MENCHOV ETA CAVENDISH ESPAINIAKO VUELTAN IZNAGO DIRA 2010ko uztailak 28

Categorias: TXIRRINDULARITZA

Sevillan abuztuaren 28an hasiko den Vueltako antolatzaileek Alberto Contadorren parte hartzearen zain dira, baina "zail" dago Tourreko garailearen baietza.

Espainiako Vueltako antolatzaileak Andy eta Franck Schleck luxenburgarren, Denis Menchov errusiarraren eta Mark Cavendishen parte hartzea ziurtatu dute Sevillan abuztuaren 28an hasiko den Vueltako ekitaldirako. Contador ere Sevillan izan daiteke, baina antolatzaileek "oso zail" ikusten dute.

Javier Guillen Unipubliceko zuzendari nagusiak, Espainiako Vueltak "lasterkari oso onak" izango dituela adierazi du. Hala ere, hurrengo astera arte ez da jakingo izena eman dutenen zerrenda.

Contadorrek parte hartzea "zail" ikusten duela esan du Guillenek. "Frantziako Tourra irabazi berri du, oso gogorra izan da berarentzat. Historiak dio Tourra irabazten duenak nekez parte hartzen duela Vueltan. Carlos Sastrek egin zuen 2008an eta asko eskertu genion".

Hala ere, Guillenek argi utzi du "parte hartzaileen zerrenda bikaina" izango dela. Schlecktarrak, Cavendish munduko esprinterrik onena; Menchov, Tourreko hirugarren sailkatua eta agian Carlos Sastre izango dira Sevillak irteeran. Seguru egongo ez dena Alejandro Valverde da, zigortuta

Volver

Comentarios sobre: "SCHLECKTARRAK, MENCHOV ETA CAVENDISH ESPAINIAKO VUELTAN IZNAGO DIRA "

Deja tu comentario