RETA: egizu apustu emozioaren alde
Tenis jokalari baten irudia kolore mantxaren gainean
Moto gidari baten irudia irudia kolore mantxaren gainean
Estas en:: Inicio Actualidad RETA ERTZETIK ERTZERA, ARROSATIK MORERA: RETA KOFRADIAREN XVI. IKURRINAN EGONGO DA

Actualidad RETA

Noticias RETA

ERTZETIK ERTZERA, ARROSATIK MORERA: RETA KOFRADIAREN XVI. IKURRINAN EGONGO DA 2010ko uztailak 23

Categorias: ARRAUNA

Testiguak Pasaiako itsas adarra zeharkatuko du, Donibanetik San Pedrora, San Miguel Ligako 8. proba puntuagarria jokatzeko

San Miguel Ligako emozioa auzoz auzo ibiliko da asteburuan. Ertzetik ertzera. Eta RETA hor egongo da zurekin TKE Liga bizitzeko. Arraunaren karabanak 200 metro eskaseko jauzia egingo du igandean, Pasai Donibanetik Pasai San Pedrora. Kolorea aldatuko da. Donibaneko arrosatik San Pedroko morera. Larunbat arratsaldeko ohiko estropada formatutik igandeko eguerdiko erlojupekora.

San Pedrok KOFRADIAREN IKURRINAKO XVI. Ekitaldia antolatuko du, San Pedroko arrantzaleen kofradiak babestuta.

Hitzordua eguerdiko 12etan da, eta ontziak lau ontziko hiru txandatan abiatuko dira. Guztiak minutu bateko tartean, bost minutukoa txanden artean. Irteera ordena bezperako estropadako sailkapenaren araberakoa izango da.

Hitzordua berezi-berezia da San Pedrorentzat. Bere zaleen aurrean egingo duelako lana, itsas adarra inor baino hobeto ezagutzen duelako, eta bigarren txandan lekutxoa egiten saiatuko delako. Beharko egin, Caja Madril Koroa lortzeko borrokari agur esan nahi ez badio. Erlojupekoan jokatuko den 3. estropada da, eta aurreko bietan Orio Amenabar (Bilbo) eta San Juan Iberdrola (Moaña) izan ziren garaileak.

Estropadak 22.500 euro banatuko ditu saritan, eta ontziek 5.556 metroko tartea egin beharko dute, hiru itsas milia.

RETA, TKE Ligaren babesle ofiziala bezala Pasai San Pedroren estropadaren zelaian egongo da. Hor RETA stand batekin topatuko zara non estropadeen emoziaren alde apustua egin ahal duzun.Nork irabaziko duen proba hau? Nor geratuko da lehenengo eta bigarren postuan? Eta zein izango da eskualde irabazlea? Erantzunak RETAn dauzkagu. Etor zaitez eta bizi ezazu TKE Ligaren momentu onenak gurekin.

Itxaroten egongo gara!

Volver

Comentarios sobre: "ERTZETIK ERTZERA, ARROSATIK MORERA: RETA KOFRADIAREN XVI. IKURRINAN EGONGO DA "

Deja tu comentario