Categorias: OLINPIAR JOKOAK

Nazioarteko Batzorde Olinpiko ohorezko presidentea, Juan Antonio Samaranch hil zen asteazkenean, Esteban Mur medikuak konfirmatuta.
1981 eta 2001 bitartean Batzorde Olinpiko Internazioanalaren ohorezkopresidentea izandakoa Bartzelonako Quiron osasun-zentrora eraman zuten igandean.
Samaranchen hil-kapera Generlitatearen jauregian jarri zen atzo nahi zuen orok Samaranchi azken agurra emateko aukera izateko.
Hil-kapera 12:00etan ireki zen Bartzelonako Generalitatearen egoitzan eta 17:00etan itxi egin zen. Arlo ezberdinetako jende ugari hurbildu da bertaraino.
Bartzelonako Gneneralitatearen egoitzan azken agurra eman diote Juan Antonio Samaranch Nazioarteko Batzorde Olinpikoko presidente ohiari. Bertan ezarri dute hil-kapera eta arlo ezberdinetako 200 bat pertsona inguru gerturatu dira azken agurrerako.
Agur ekitaldiaren buruan izan ziren: Asturiasko printzeak eta Cristina infanta, Jacques Rogge (Nazioarteko Batzorde Olinpikoko presidentea); Jose Montilla (Generalitateko presidentea); Maria Teresa eta Juan Antonio Samaranch (bere seme-alabak), familia hurbileko kideak eta kirol eta politikako jende garrantzitsua.
Kirol munduko jende garrantzitsu ugari ere egon zen, horien artean esanguratsuenak hauek izan ziren: Miguel Indurain, Joan Laporta, Albert Costa eta Emilio Sanchez Vicario.
Comentarios sobre: "AZKEN AGURRA EMAN DIOTE JUAN ANTONIO SAMARANC "