Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.
(0).jpg )
Realaren eta RETAren Urrezko Paseak jada ordezko irabazle bat du: Roberto Serna Merino. Zorionezkoak denboraldi honetako azken partidaz, Real Sociedad-Valencia, gozatzeko aukera izango du Anoetako palko VIP batetik eta, honez gain, jokalariak zelaira ateratzen diren une beran bera ere sartuko da; halaber, deskantsuan presidentearen palkoan daudenen elkarrizketaz gozatuko du eta topaketa ondoren, prentsaurrekoa ikusiko du.
Urrezko Pasea Klubaren web orrialdean, www.realsociedad.com, erregistratu diren guztien artean zozketatu zen joan den maiatzaren 9an. Irabazlea 24 ordu hauetan kontaktuan jarri ez denez, gaur ordezko pertsonaren izena jakinarazten da.
Kategoria:Reta kanpainak
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Nahiz eta ezin etorri etxera UEFAko Koparekin, argi ta garbi gelditu da Athleticen zalegoa hor dagoela bere taldea animatzeko.
Orain, Errege Koparen zai gaude.
AUPA ATHLETIC!
Pozas, 2012ko maiatzak 09
Kategoria:Reta kanpainak
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi
.jpg )
Realaren eta RETAren Urrezko Paseak jada irabazle bat du: Iñaki Gerenabarrena Urriolabeitia. Zorionezkoak denboraldi honetako azken partidaz, Real Sociedad-Valencia, gozatzeko aukera izango du Anoetako palko VIP batetik eta, honez gain, jokalariak zelaira ateratzen diren une beran bera ere sartuko da; halaber, deskantsuan presidentearen palkoan daudenen elkarrizketaz gozatuko du eta topaketa ondoren, prentsaurrekoa ikusiko du.
Urrezko Pasea Klubaren web orrialdean, www.realsociedad.com, erregistratu diren guztien artean atzo zozketatu zan, maiatzak 9. Ekimen honetan parte hartzeko informazioa maiatzaren 4tik Reala eta RETAren sare sozialetan eta web orrialdeetan partekatu da. Irabazleak garaiz harremanetan ez jartzekotan, bi ordezkoen izenak aipatuko ditugu. Mila esker guztiei parte hartzeagatik!
Kategoria:Reta kanpainak
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

RETAk, Euskadin eta Nafarroan liderra garen eta bi komunitate horietan berezko 20 denda eta bertako ostalaritzako establezimendu ugarietan banatuta 700 terminal ditugun kirol-apustuen etxeak, Real Sociedad taldeko abonatuen esku jarri dugu RETA-Real Sociedad txartela.
RETA-Real Sociedad txartela 18 urte baino gehiago dituzten Real Sociedad taldeko abonatuei zuzenduta dago, taldeari hazten lagundu eta, aldi berean, kirolaren emozioaren aldeko apustua modu arduratsuan egin nahi dutenei, hain zuzen ere.
Txartela egindako apustuetan pilatutako sarien zenbatekoa berehala trukatzea edo gordetzea ahalbidetzen duen euskarri eroso eta segurua da. Ez da izenduna eta, horri esker, ez dago loturarik jabearen nortasunaren eta haren erabileraren artean.
Txartel honekin, talde txuri-urdineko abonatuak bikoitza gozatuko du; izan ere, egiten duen apustu bakoitzean, haren zenbatekoaren zati bat Real Sociedad taldearentzat izango da abonatuak egindako apustuaren zenbatekoan inolako eraginik izan gabe.
Txartelean pilatutako sariak eskudirutan kobratu ahal izango dira gure edozein RETA dendatan edo Kutxaren, BBKren, Vital Kutxaren edo Nafarroako Kutxaren edozein kutxazain automatikotara joanda.
Abonatuak, gainera, mugimenduak kontsultatu eta bertan pilatutako sarien saldoa atera ahal izango du RETAren edozein terminaletatik edo gure webgunetik (www.reta.eu) bere kontu korrontera edo kreditu-/zordunketa-txartelera transferentzia aginduta.
Txartela galdu edo lapurtuz gero, talde txuri-urdineko abonatuak RETAren Bezeroaren Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera izango du 902 110 793 telefono-zenbakira deituta edo helbide honen bidez: info@reta.eu. Era berean, gertuen duen RETA dendara joateko aukera izango du kasu horietan bete beharreko prozedura zein den jakiteko.
Txartel hau RETAren 500 terminaletako edozeinetan edo Euskadin dituen 16 dendetako batera joanda aktiba daiteke.
Bila ezazu zure RETA puntu hurbilena:
http://www.reta.eu/quienes_somos/tiendas_terminales_mapa.asp?l=eu
Kategoria:Reta ekitaldiak
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Ligako azken partida, Real - Valentzia, modu intentsiboan bizi nahi duzu?
Realaren eta RETA-ren Urrezko Pasearekin posible da!
Realaren web orrialdean (www.realsociedad.com) erregistratzen diren guztien artean, zozketa bat egingo da eta irabazleak esperientzia errepika-ezinaz gozatu ahal izango du:
• Urrezko Pasearekin, estadiora sartu ahal izango zara jokalariek egingo duten une berean; partida aurreko momentuak modu intentsiboan bizi ahal izango duzu.
• Topaketa gure gonbidatu palkoetako batetik ikusteko aukera izango duzu
• Atsedenean zehar, presidentearen palkoan daudenen elkarrizketaz gozatzeko aukera izango duzu.
• Zure egunaren oroipen ezabaezina eramateko, Urrezko Pasearekin partida ondorengo prentsaurrekora joateko aukera izango duzu.
Oraindik erabiltzailea ez bazara, datorren maiatzaren 9ra arte egin dezakezu eta Realaren webguneak eskaintzen dizkizun abantaila guztiez goza dezakezu: berriak komentatu eta baloratu, inkestetan parte hartu, iradokizunak egin eta, honez gain, orrialdeko widget-ak zure gustura neurtzeko aukera ere izango duzu.
Datorren maiatzaren 9an irabazlearen izena gure webgunean eta Realarenean jakinaraziko dugu eta baita bion sare sozialetan:
www.reta.eu
www.realsociedad.com
www.facebook.com/reta.eu
www.facebook.com/RealSociedadFutbol
twitter.com/#!/RealSociedad
twitter.com/apuestas_RETA
Irabazleak garaiz harremanetan ez jartzekotan, bi ordezkoen izenak aipatuko ditugu.
Zorte on guztioi!
Kategoria:Reta kanpainak
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi