Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.
(0)(0)(0)(0).jpg )
Gonzalez, Xala eta Mtz. de Irujo Asperen aldetik eta Olaizola II.a eta Bengoetxea VI.a Asegarceko ordezkari gisa, BBK III. Masters-en arituko dira 2009.ari dagokion edizioan.
Aurtengo txapelketan Begino eta Patxi Ruizen arteko aurrekanporaketa jokatuko da Gonzalezi aurre egin beharko dion jakiteko.
Kategoria:PILOTA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Europako Errekopako final-hamaseirenak zozkatu dira eta Reyno de Navarra San Antoniok, Guif Eskilstunaren aurka jokatu beharko du. Otsailaren 13an edo 14an izango da joaneko partidua, eta San Antonioren etxean jokatuko da, astebete geroago, talde Nafarrak Suediara egin beharko du Bidaia.
Beste final hamaseirenak:
Metalurg Skopje (MKD) - Tremblay en France (FRA)
Team Tvis Holstebro (DIN) - Izmir BSB (TUR)
HC Kolubara (SRB) - Kaustik Volgograd (RUS)
BSV Bern Muri (SUI) - IL Runar (NOR)
Gummersbach (GER) - ABC de Braga (POR)
RK Cimos Koper (SLO) - Fraikin Granollers (ESP)
Steaua Bucurest (RUM) - Portovik Yuzhny (UCR)
Kategoria:SASKIBALOIA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Barçak 2 eta 0 irabazi egin zuen atzo Nou Campen eta zaleek iazko jokoaren ikusgarritasunarekin gozatu zuten.
Partidu zaila zirudien arren, erraz lortu zuten garaipena Guardiolaren mutilek. Italiarrek atzeratu samar jokatu zuten eta ez ziren ia Valdésen atera hurbildu. Messi eta Ibrahimovic aulkian izanagatik taldeak lehen zati zoragarria jokatu zuen, eta Piqué eta Pedroren golei esker abantailarekin joan zen aldageletara.
Eto'o-ren itzulera ez zen apenas nabaritu eta ekarpen eskasa izan zuen bere taldearentzat.
Inter-ek azken neurketa dauka txartela lortzeko. Bien bitartean, Bartzelonak eskura du lehen postua.
Jarraitu Txapeldunen Liga RETAn.
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi
.jpg )
Eurocupeko multzoko faseko lehenengo partida irabazi du Txus Vidorretaren taldeak, talde belgikarra erraz mendean hartuta.
Bizkaia Bilbao Basketek Spirou Basket garaitu du (67-80) Eurocupeko lehenengo jardunaldiko partidan.
Bilbao Basket azken unera arte lehiatu behar izan zen Spirou Basket mendean hartzeko. Talde belgikarrak markagailuan atzetik ibili zen partida osoan zehar, baina etsi gabe eta nagusitasuna eskuratzeko aukerekin.
Hala ere, Txus Vidorretak lanean zintzo jarraitu zuten eta markagailua iraultzeko edozein aukera ezerezean utzi zuten. Marko Banicek 17 puntu egin ziten eta bilbotarren saskiratzaile onena izan zen. Bisitarien artean, sei jokalarik 10 puntu baino gehiagoko balorazioarekin amaitu zuten neurketa.
Fitxa teknikoa:
67 - Spirou Basket Charleroi (17+18+14+18): Tabu (22), Hamilton (4), Broyles (11), Wilkinson (13), Lalic (4) –hasierako bostekoa-; Jacobson (6), Massot (-), Matela (4) eta Riddick (3).
80 - Bizkaia Bilbao Basket (19+20+20+21): Javi Rodríguez (3), Seibutis (4), Mumbrú (13), Markota (9) y Banic (17) - hasierako bostekoa -; Salgado (10), Paco Vázquez (3), Conley (7), Guardia (12) eta Moiso (2).
Partzialak: 17-19, 35-39 (atsedenaldia); 49-59 eta 67-80 (amaiera).
Kategoria:SASKIBALOI
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Abenduak 8 lau t'erdiko finala heltzen da. Irujo eta Gonzalez kaiolan neurtuko dira Olaizola II-aren ondorengoak izateko. Irujo da faborito nagusia, baina ligaxkan jokatu zuten azken partidan Askaindarra forma onean zegoela konfirmatu zuen eskuz banakako txapeldunari irabazita. Partidu ikusgarria jokatu zuen Gonzalezek, Iberokoa lekutik ateraz eta bere aurkaria ondo aztertuta zeukala erakutsita.
Finalean, Juan mendeku bila aterako da. Donostiako frontoia batzuen poztasunaren eta besteen tristuraren lekuko izango da. Nor izango da txapelduna? Egizue apustu. Abuztuak 8, igandea. 18:00-etan, Donostiako Atano III-ean.
Kategoria:PILOTA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi