Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.

Joaquín Caparros pozik dago. Taldearen atzeko aldea kaskarra da, eta indartu egin du. Mikel San Jose Athletic-era itzuli da eta taldea osatu dutela esan dezakegu. Liverpoolek lagata jokatuko du San Josek, baina Athletic-ek nahi izanez gero denboraldi bukaeran erosteko aukera izango du.
San Josek Athletic-era itzultzeko izan duen trabarik handiena,datorren denboraldian erosteko aukera edukitzea izan da. Bi taldeek tira-bira handiak izan dituzte zentzu horretan baina badirudi Athletic-ek gustoko badu, jokalariaren eskuratzeko prezioa 1,5 eta 3 milioi eurotakoa izango dela.
Athletic-en laugarren fitxaketa izan da San Jose, Iñigo Diaz de Cerio, Oscar de Marcos eta Xabi Castilloren ostean.
Dirudienez San Jose-ren itzulerarekin, Xabi Etxeitak harrobiko jokalariak, taldea lagako du beste talde batetara joanda. Kuko Zigandaren Xerez taldeak oso gustoko izango luke Etxeitaren etorrera.
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Igandeko Superkopako partidan du burua talde zuri-gorriak eta gutxien jokatzen duten jokalariek ez zuten partida ona jokatu.
Sportingek irabazi zuen Luarcan Athleticen aurka jokatu zuen Ramon Losada Torneoa. Asturiarrek 2-0 irabazi zioten zuri-gorriei. Joaquin Caparrosen taldeak Barçaren aurka jokatu behar duen Superkopako joaneko partidan du burua eta gutxien jokatzen duten futbolariak zelairatu zuten. Sportingek ere, ez ohiko jokalariak zelairatu zituen.
Lehen zatian jaun eta jabe izan zen Athletic. Diaz de Ceriok eta Joseba Etxeberriak izan zituzten gol aukera onenak lehen 45 minutuetan, baina ezin izan zuten Cuellar gainditu. Sportingek behin jarri zuen estuasunetan Armando atezaina.
Atsedenaldiaren ondoren, norgehiagoka guztiz aldatu zen. Bost minututan Sportingek bi gol sartu zituen. 1-0ekoa Diego Castrok sartu zuen buruz Athleticen defentsa lerroko akats bat aprobetxatuz.
Hurrengo jokaldian, Pedrok korner bat atera eta Castillok bere atean sartu zuen baloia. 2-0eko honekin, partida erabakita geratu zen. Ezer gutxi egin zuen Athleticek bigarren zatian eta Sportingek beste golen bat sartzeko aukerak ere izan zituen.
Fitxa teknikoa:
Sporting: Cuellar (Juan Pablo, 46'); Pedro (Pedro Orfila, 62'), Gerard (Botia, 62¡), Ivan Hernandez (Alain, 62'), (Canella, 62'); Lora (Landeira, 62'), Camacho; Luis Moran, Kike Mateo (Rivera, 62'), Diego Castro (De las Cuevas, 62'); Bilic (Barral 62').
Athletic: Armando; Zubiaurre (Goñi, 68'), Eneko, Castillo, Aurtenetxe (Adrien Goñi, 46'); David Lopez, Gurpegi, Iturraspe, Gabilondo (Ion Velez, 46'); Diaz De Cerio eta Etxeberria.
Epailea: Coronas Durán (Asturias).
Golak: 1-0, Diego Castro (47'). 2-0, Castillo (bere atean) (49')
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi
.jpg )
Agirretxek talde txuri-urdina aurreratu zuen (0-1) 28. minutuan eta atsedenaldia baino lehen Beltranek 1-1ekoa egin zuen. Bigarren zatian Griezmannen golak garaipena eman zion Realari (1-2).
Antoine Greizmannek Realaren bigarren gola sartzen duen unea. Argazkia: EITB
Realak denboraldiaurreko laugarren garaipena eskuratu zuen Eibarri 1-2 Ipuruan irabazi ondoren.
Txuri-urdinak 0-1 aurreratu ziren 28. minutuan Agirretxeren gol bati esker. Eibarrek, ordea, 1-1ekoa sartu zuen 41. minutuan.
Atsedenaldiaren ondoren, Antoine Griezmann jokalari gazteak partida erabaki zuen 55. minutuan 1-2koa sartuz.
Fitxa teknikoa:
SD Eibar: Zigor, Samuel, Añibarro, Urzelai, Kijera, Valín, Lombraña, Codina, German, Manu Garcia eta Arruabarrena. Hauek ere jokatu zuten: Andres, Xabi, Natxo Garro, Olaizola eta Garalde.
Reala: Zubikarai (Ramirez, 76. min), Arkaitz Perez, Ansotegi (Mikel Gonzalez, 46. min), Esnaola (Labaka, 76. min), Sarasola (De la Bella, 65. min), Markel (Rivas, 46. min), Javi Ros (Elustondo, 65. min), Xabi Prieto (Dani Estrada, 46. min), Griezmann (Johnatan, 65. min), Viguera (Zurutuza, 76. min) eta Agirretxe (Nsue, 46. min).
Golak: 0-1, 28. min: Agirretxe. 1-1, 41. min: German. 1-2, 55. min: Griezmann.
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Realak aurredenboraldiko hirugarren astea bukatu du gaur arratsaldean Zubietan. Bihar Tenerifera doa, eta Los Realejosen entrenatuko du arratsaldean, igandeko Teneriferen aurkako lagunartekoa prestatzeko (telebistarik gabe, 20:30h).
Gaurko arratsaldeko saioaren ostean, Martin Lasartek deialdia eman du. Berri aipagarriena Agirretxeren itzulera izan da. Deialdi osoa honakoa da:
Bravo, Zubikarai, Dani Estrada, Mikel González, Labaka, Ansotegi, Sarasola, De la Bella, Xabi Prieto, Elustondo, Markel, Zurutuza, Illarramendi, Rivas, Johnatan Estrada, Griezmann, Nsue, Agirretxe eta Viguera.
Reala astelehenean itzuliko da Donostiara eta eguerdian iritsiko da Zubietara. Jarraian, entrenamendu bat burutuko dute.
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Athletic Clubek 1-2 irabazi dio Young Boys taldeari. Llorente eta Muniain golegileak izan dira eta Frimpongek sartu du etxeko taldearena. Ostirala honetan, hurrengo kanporaketako arerioa ezagutuko da.
Athletic Clubek, emaitza honekin, duela astebete zailena zirudiena lortu du. Atsedenaldirako kanporaketa berdinduta zegoen. Llorentek golarekin zeukan zorra kitatu du 26. minutuan Yesteren falta erdiraketa buruz goitik errematatu eta gero. Lasaitu ederra, baina ordura arteko lana ez zen samurra izan. Hasieratik etxekoek gure taldeari utzi diote ekimena, ala gure taldeak hartu du. Dena den, soropila honetan baloia hartzen duen abiadura albo batera utzita, ez zen aukerarik sortzen eta, tamalez, etxekoek sortu dituztenak Athletic Clubaren gurabako hankasartzeen ondorio garbia izan dira. Esaterako Doumbiak gora errematatu duenean bederatzigarren minutuan edota Iraizoz areaz kanpo baloia aldentzeko estu eta larri
ibili denean.
Horretaz gainera Hochtrasserrek areaz kanpotik lan eskerga eman dio gure atezainari 16. minutuan eta Degenek minutu bat beranduago. Gauzak horrela, Athletic berpiztu da eta, lehen zati osoan bezala, argi eta garbi ikusi da baloia oinetan zuenean min egiteko gaitasuna zuela eta Susaetak, lepauztaian minduta amaitu dena, halaxe frogatu egin du 18. minutuan eta hortik gutxira De Marcos debutariak boleaz gora jaurti duenean. Dinamika horretan murgildurik bat-biko jokaldi batean Iraolari falta egin diote eta horren ondorioz zero eta batekoa heldu da. Kanporaketa bideratzeko aukera Javi Martinezek izan du bi munutu pasatu eta gero, baina behartuegi errematatu du langa gainetik.
Etxekoen erantzuna ere ez da gehiegi berandutu eta Doumbiaren burukadari erantzun bikaina eman dio Iraizozek eta bezainbestekoa izan da segituan Yapiri eskainitakoa. Oreka atsedenaldira arte mantendu da eta ondorengo minutuak are orekatuagoak izan dira. Nekearengatik, errespetuarengatik ala bildurrarengatik aukerak ia desagertu dira. Adibide gisa lehen jaurtiketa ez da heldu 65. minutura arte, Toquerok gora, baina hortik aurrera denetik egon da denbora gutxian. Doumbiak berebiziko abagunea ez du aprobetxatu eta jaurtiketa Iraizozen eskuetara abiatu da 69. minutuan.Horixe izan etxekoen abugunerik garbiena, gola kenduta.
Segituan Muniain Susaeta nekatu eta mindutaren ordez sartu da eta gaztea protagonista bihurtu da ere. Toquerok eta Iraolak erasoko jokaldia egin osteko kornerra atera du Yestek eta bigarren zutoinean Munianek estraineko gola egin du elastiko zurigorriarekin. Sari nagusia eskura guretzat eta ekiditzeko asmoz aldaketa guztiak egin ditu Vladimir Petkovicek.
Alferrik, Schneuwlyren burukada kenduta, baina luzapenean Frimpongen ia nahigabeko golak emozioa gainezka jarri du. Zorionez abantailari eutsi diote gure mutilek kanporaketari amaiera ona emoteko. Ea hurrengoan.
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi