Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.
(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0).jpg )
Partidako 116. minutuan Andres Iniestaren gol batek Espainia munduko txapelduna bihurtu du, eta Holanda titulurik gabe utzi du bere hirugarren finalean.
Iniestak baloia hartu du area barruan eta Maarten Stekelenburg gainditu du jaurtiketa gurutzatu batekin.
Espainia jokalari bat gehiagorekin ari zen 109. minututik, John Heitingak bere bigarren txartel horia ikusi baitu.
120 minutuko lehia gogorra
Holandak eta Espainiak golik gabe berdindu dute Hegoafrikako Munduko Txapelketako lehenengo 90. minutuetan, Johanesburgoko Soccer City futbol-zelaian.
Espainia jokoan nagusitu da aurreneko hamabost minutuetan. Holandak, orduantxe, jokoa gogortu du eta falta gogor asko egin ditu.
Epaileak bost txartel hori erakutsi ditu lehenengo zatian (Robin van Persie, Mark van Bommel eta Nigel de Jong holandarrei eta Carles Puyol eta Sergio Ramos espainiarrei). Jokaldi batzuek gorria ere merezi izan dute.
Lehenengo zatiaren azken txanpan, Holandak finaleko lehenengo gola egiteko aukera ederra izan du, baina Iker Casillasek Robbenen jaurtiketa desbideratu du.
Bigarren zatian, jokoa lehenengoaren antzekoa izan da, baina gol-aukera gehiago izan dira. Argienak Robbenek eta Villak izan dituzte. Holandarrak Casillasen aurrean kale egin du 62. minutuan ate aurrean bakar-bakarrik zenean.
Lau minutu geroago Villak bere aukera izan du, baina aurrelariak ez du asmatu Stekelenburg atezain holandarraren aurrean. Golik gabe, partidak luzapenerako bidea hartu du.
Luzapenean, futbola ikuskizun
Futbolari bere benetako xarma tentsioak ematen dio. Eta asko izan du luzapenak. Gol-aukera garbiak, jokaldi polemikoak, hutsak, jokaldi politak... Eta nahas-mahas horretan bi jokaldi erabakigarriak heldu dira.
109. minutuan John Heitingak bigarren txartel horia ikusi eta Holanda hamar jokalarirekin utzi du. Sei minutu geroago, 115ean, Andres Iniestak gola egin du, gol historikoa. Area barnean baloi bat harrapatu eta jaurtiketa gurutzatu batekin final handiko gol bakarra egin du.
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi
(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0).jpg )
Espainiak Munduko Txapelketako finala jokatzeko txartela lortu du Alemania garaituta (0-1),Puyolen gol batekin. Igandean, Holanda izango dute aurkari espainiarrek.
Lehenengo zatiak ez digu gol-aukera garbirik utzi. Del Bosquek Pedro Rodriguez sartu du hasierako hamaikakoan Fernando Torresen ordez eta ohi duen bezala, baloiaren jabetza izan du hasiera-hasieratik.
Hala ere, ezin izan die jokaldiei amaiera eman eta lehenengo 45 minutuetan birritan bakarrik eman dio lana Neuer atezain alemaniarrari.
Alemania saiatu da kontraerasoan, baina gol-abagune bakarra izan du. Iker Casillasek kornerrera desbideratu duen Trochowskiren jaurtiketa bat.
Epaileak ez du Ramosek Ozili egindako sarrera bat ikusi lehenengo zatiaren azken minutuan. Hegaleko espainiarrak txartel gorria merezi izan du, azken atzelaria baitzen eta Ozil atezainaren aurrean zelako.
Bigarren zatia antzerako gidoiarekin hasi da. Baloiaren jabetza espainiarra izan da, baina Neuer atezainak ez du eduki lan askorik.
Baina 50. minutuan Xabi Alonsoren jaurtiketa batek sua piztu du eta Espainiak partidako hamabost minuturik onenak jokatu ditu, gol-abagune argiak ere izan dute Vicente del Bosqueren jokalariek.
Alemaniaren erantzuna 70. minutuan heldu da jarraian etorritako bi gol-aukerekin. Hala ere, korner batean, Espainiak merezi zuen saria jaso du. Puyolek asmatu egin du burukada eder batekin eta Neuer gainditu du 73. minutuan.
Golaren ostean, aurreikusitako gidoia. Alemaniarren nagusitasuna eta espainiarrak, kontraerasora. Markagailua, baina, ez da aldatu eta aurrenekoz Espainiak Munduko Txapelketako final baterako sailkapena lortu du.
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Espainiako selekzioak Munduko Futbol Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du final-laurdenetan Paraguai kanporatuta. Kosta erdietsi du David Villak 81. minutuan sartutako golari esker.
Lehen zatia aspergarria izan da Ellis Park Stadiumen. Jokorik ez, aukera eskasak eta emozio gutxi, batez ere Espainian. Ez zirudien final-laurdenetako neurketa. 40. minutuan baliorik gabe utzi du epaileak paraguaiarren gola (jokoz kanpo). Hori eta Xavik urrutitik egindako errematea, azpimarragarriena. Gerardo Martinoren gizonak hobeto ari ziren.
Partida bigarren zatian animatu da. 58. minutuan Paraguairen aldeko penalti adierazi du epaileak eta Casillasek gelditu du. Bi minutu geroago espainiarrek izan dute hamaika metroetatik gola sartzeko aukera. Xabi Alonsok jaurti eta sartu du, baina Carlos Batresek errepikatzeko eskatu dio. Bigarren saiakeran Villarrek gelditu du eta aldaratzea Fabregasentzat izan da. Ezin izan du errematatu atezainak penalti berri bat egin baitio. Ikusgarria.
Eta 81.ean garaipenaren gola lortu du Villak Vicente del Bosqueren gizonentzat. Pedrok errematatu, baloiak zutoinan jo du eta aldaratzea Villak hartu du. Asturiarraren erremateak zutoina izan du berriro xede, baina oraingoan marra gainditu du.
Fitxa teknikoa:
0 - Paraguai: Justo Villar; Veron, Alcaraz, Da Silva, Morel; Barreto (Vera, 64'), Riveros, Victor Caceres (Barrios, 84'), Santana; Valdez (Santa Cruz, 72') eta Cardozo.
1 - Espainia: Iker Casillas; Sergio Ramos, Pique, Puyol (Marchena, 84'), Capdevila, Busquets, Xabi Alonso (Pedro, 75'), Iniesta, Xavi, Villa eta Fernando Torres (Cesc, 56').
Gola:
0-1, 83': Villa.
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi
(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0).jpg )
Espainiak 1-0 irabazi dio Portugali final-zortzirenetako partidan Hego Afrikako Munduko kopan final-laurdenetan da jada. Paraguairen aurka jokatuko du Espainiak final-laurdenetan. Paraguaiarrek penaltien txanda gainditu dute Japonia (5-3).
Espainia erasokor zelairatu zen eta lehen sei minutuetan hiru gol aukera argi iz
Bigarren zatia hasi eta jarraian Portugalek gol aukera ona izan zuen, baina Almeidaren erremateak Puyolengan jo zuen eta gutxigatik kanpora joan zen.
Partidako 59. minutuan Del Bosquek Torres kendu eta bere ordez Fernando Llorente atera zuen. Irten eta jarraian buruz erremate bikaina egin zuen, baina Eduardo atezainak erantzun bikaina eman zion gola eragotziz. Espainia pixkanaka baloiaren jabe egin zen eta 62. minutuan Villak 1-0ekoa sartu zuen Xavik orpoz emandako pase baten ondoren.
Gola sartu ondoren Espainia izan zen jaun eta jabe eta Portugalek ez zuen ia gol akerarik sortu. Horrenbestez, partida 1-0eko emaitzarekin bukatu zen eta Espainia final-laurdenetan da jada.
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi
(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0).jpg )
Brasilek etxera bidali du Txileko selekzioa final-zortzirenetako norgehiagoka 3-0eko emaitzarekin irabazita (Juan, Luis Fabiano eta Robinho). Final-laurdenetan Holandaren aurka jokatuko dute.
Hasiera bizkorra izan da Johannesburgoko Ellis Park Stadiumean. Txilek izan du baloiaren jabetza aurreneko bost minutuetan, baina brasildarrek erraz sortu dituzte gola sartzeko aukera arriskutsuak. 35. minutuan Juanek Claudio Bravo gainditu du korner batean baloia buruz errematatuta (1-0). Eta bakarrik hiru minutu geroago 2-0ekoa sartu du Luis Fabianok Kakaren pasea baliatuta. Partida bideratuta zuen Brasilek.
Brasildarren jaiak bigarren zatian jarraitu du dagoeneko ezer gutxi egin ahal zuen Txileren kontra. Hirugarrena Robinhorena izan da (58. minutua). Ramiresen erdiraketa eta Manchester Cityko aurrelariak eskuinarekin errematatu du. Brasilgo selekzioa finalean izateko faborito nagusietako bat da, argi eta garbi.
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi