RETA: egizu apustu emozioaren alde
Tenis jokalari baten irudia kolore mantxaren gainean
Moto gidari baten irudia irudia kolore mantxaren gainean
Hemen zaude: Hasiera Gaurkotasuna: Kirol gaurkotasuna

Gaurkotasuna

Kirol gaurkotasuna

Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.

CARLOS TEVEZEK FUTBOLA UTZIKO AL DU? 2009ko azaroak 18

Carlos Tevez, munduko txapelketa jokatu ondoren erretiratu daiteke, familiarekin denbora gehiago eman nahi du, eta futbolean jokatzeaz nekatuta omen dago. Tevezek egoera hau Espainia - Argentina partidua jokatu ondoren agerian utzi zuen. Zaila dirudi, Manchester City-rekin 2014 urtera arte kontratua izanda, baina...nork daki?

Kategoria:FUTBOLA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


TXURI URDINEK PUNTU BAT EKARRI DUTE ALBACETETIK 2009ko azaroak 16

Realak beste puntu bat gehiago du sailkapenean gaur Albaceten 0-0 bedindu ondoren. Martin Lasartek garrantzitsuena aste bukaera guztietan puntuak pilatzen joatea dela esan zuen ostegunean. Gaur beste bat pilatu dute. Eta bigarren zatian hirurak lortzeko zorian izan dira.

Egia esan, ez da partida ona izan. Bi atezainek partida lasaia izan dute gol aukera oso eskasak izan direlako. Lehen zatian Albacetek gehiago bultzatu du, baina arriskurik sortu gabe. Reala gaizki. Hobe esanda, baloiarekin gaizki, defentsa lanetan inolako arazorik gabe. Oso erraz galtzen zuten txuri urdinek zelai erdian baloia eta arriskurik sortzea ezinezako da horrela. Etxeko taldeak bultzatu jokatu baino gehiago egiten zuen. Lehen zati aspergarria.

Bigarrenean, Albacete bere zelaian sartu da eta Reala itxaroten zuen. Txuri urdinak baloiran jabe egin dira baina sakontasunik gabe. Lasartek Bueno sartu du zelaian Sergioren ordez garaipena bilatzeko. Bi aurrelariekin aritu da, baina ez da ezer aldatu. Ondoren, aspaladiko partez Johnatan zelairatu da Agirretxeren ordez, bainan horrela ere ez.

Maiz esaten den bezala, garaipena lortu ezin daitekenean, berdinketa ziurtatu behar da eta hori erdietsi du gutxienez Realak. Etxean daraman martxari eusten badio, etxetik knapoko berdinketak ez dira txarrak. Datorren igandean Gartagena. Hori beste istorioa izango da.

FITXA TEKNIKOA

Albacete: Notario, César, Alberto, López Ramos, Tarantino, Altobelli, Verza, Sousa, Antonio López (Isma, min.89), Belencoso (Batres, min.74) eta Stuani.

Real Sociedad: Riesgo, Dani Estrada, Ansotegi, Mikel González, De la Bella (Labaka, min.46), Elustondo, Sergio (Bueno, min.70), Aranburu, Prieto, Griezmann eta Agirretxe (Johnatan, min.80).

Epailea: Lizondo Cortés (Valencia). Txartel horiak César, Isma, De la Bella eta Aranbururentzat.

Kategoria:FUTBOLA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


MUNIAINEN LESIOA EZ DA LARRIA 2009ko azaroak 13

Erdilari nafarrak eskuin izterrean hartu zuen min Espainiarakin Nigerian jokatzen ari den Munduko Kopan. Larunbatean itzuliko da etxera.

Liga jardunaldirik ez dagoenez, asteburuan atseden hartuko dute jokalariek. Beraz, interes gutxiko entrenamendua izan da. Zuri-gorrien aktualitatea Nigerian dago egun, izan ere, han ari zen jokatzen Espainia 17 urtez azpiko Munduko Kopa. Eta han hartu du min Iker Muniainek.

Jokalari nafarrak negar malkotan utzi zuen berdegunea, eta horrek argi gorria piztu zuen familia zuri-gorrian. Hala ere, ez dirudi lesio larria denik. "Han dauden sendagileek esan digutenaren arabera ez dirudi lesio larria denik", esan du Josean Lekue Athleticeko sendagileen buruak. Eskuin izterrean giarretako mina dauka Muniain gazteak. Bihar itzuliko da Bilbora eta etxean egingo dizkioten froga osagarrien ostean zehaztuko dute zenbat denbora egon beharko den jokatu barik.


Fran Yesteren kasuan hobeak dira albisteak. Azken egun biotan ondo entrenatu da eta badirudi osatzetik gertu dagoela. Yesterekin batera, Etxeberria, Toquero eta Llorente ere talde lanera bueltatuko dira datorren astean. Ociok, Zubiaurrek eta Iturraspek, berriz, pazientzia gehiago izan beharko dute.

Kategoria:FUTBOLA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


ATHLETIC –RAYO VALLECANO PARTIDUAREN LEHENENGO GOLEGILEA 2009ko azaroak 12

Azaroaren 11ean ospatu zen eta Errege Kopari zegokion Athletic eta Rayoren arteko partiduan, komunikabide batzuk Fernando Llorenteri egokitu zioten partiduko lehenengo gola. Hala ere, ofizialki epaileak "bere atean" sartutako goltzat hartu du, hain zuzen Rayoko Jorge Andujar Morenoren bidez.

Euskadiko Apustuen Araudiak (Euskadiko apustu-ekintzen erreferentzia legala), bere 23. artikuluan dioen bezala, "kirol izaerako ekintza ofizialetan, emaitza ofiziala epaileak zehaztutakoa izango da, bai arauzko denbora, luzapen edo bertan behara utzitako kasuetan ere".

Beraza, RETAren araudiaren arabera, "bere atean" diren golak ez dira kontuan hartuak izango, eta beraz partidu horren lehen golegilea Juan José Collantes da, banako berdinketa lortu zuen jokalaria.

Euskal HerriKo Apustu araudiaren edukia Eusko JaurlaritzaKo Barne Sailaren webgunean Kontsultatu daiteke http://www.euskadi.net/bopv2/datos/2005/05/0502447a.pdf eta partiduaren akta ofiziala, EspainiaKo Futbol Erreal Federazioaren webgunean http://actas.rfef.es/actas/RFEF_CmpActa1?cod_primaria=1000144&CodActa=9636.

Kategoria:FUTBOLA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


ZURUTUZAK KONTRATUA BERRITU DU 2009ko azaroak 10

"Zurutuzaren kontratu-berritzeak Realaren etorkizuna sendotzen du" dio Jokin Aperribayk

Realaren Presidentea,Jokin Apeeribay, oso pozik agertu da Zurutuzaren kontratu-berritzea dela eta. "Oso berro pozgarria da" esan du. "David Realaren etorkizunerako oso jokalari garrantzitsua da eta bere jarraipena Realean ziurtaztea oso garrantzitsua zen" gehitu du. "Kontratu-berritze honek Realaren etorkizuna sendotzen du eta egin ditugun beste guztiak bezala, etorkizun hori eraikitzeko aukeratutako estrategiarekkin guztiz bat dator" adierazi du Presidenteak.

Kirol Zuzendariak, bestalde, Realak Zurutuzaren kontratua berritzeko egin duen apostua "oso argia"izan dela ziurtatu du. "Haseratik jokalari hau gurekin jarraitzeko apostua egin dugu. asko emango digun jokalaria delako eta horregatik Realak esfortzua egin du. Zalantzarik gabe, oso berri ona da. Oso pozik gaude kontratua berritu duelako. Realaren etorkizuna eraikitzen ari gara" esan du Lorenek.

Kategoria:FUTBOLA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi