Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.

Caja Laboral Baskoniak Dejan Musli pibot serbiarraren fitxaketa itxi du, klubak ohar baten bitartez adierazi duenez.
Dejan Muslik 19 urte eta 212 zentrimetro ditu. Dagoeneko Arabako hiriburuan da eta bertan 2015eko ekainaren 30era arte lan-hitzarmena sinatu du, Buesa Arenan bere taldekide berriekin entrenatu ondoren.
Musli, Balkaneetako 91eko belaunaldiaren harribitxia da eta etorkizunerako fitxaketa da. Proba-epea izan zuen iraileko lehen egunetan eta ederto baliatu zuen aukera serbiarrak, klubaren idazkaritza-teknikoa konbentzitu baitu.
Oraindik ez da zehaztu Muslik lehen taldearekin jokatuko duen ala beste talde batera lagatuta joango den. Dusko Ivanovicen aginduetara gelditzeko aukerak baditu, Stanko Barac baita gasteiztarren pibot bakarra.
Lehen taldean gelditzen bada Musli, Florent Pietrusek taldea utz dezake, aldi baterako lan-hitzarmena baitu frantziarrak.
Kategoria:SASKIBALOI
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

ACB Superkoparen edizioa berri bat hastear doa Buesa Arena estadioan, benetako ikuskizuna .
Eta txapelketa hau emozioz beteta bisitzeko RETAk partidu guztiak zuzenean eskaintzen dizkizu. Etor zaitez gure 13 dendetara edo 500 RETA terminaletara Euskadiko tabernetan, bertan guztiok saskibaloiaren lilura bereziaren lekukoak izango gara.
Ostiralean finalerdiak izango dira. 19:00etatik aurrera, Valentzia izango du aurkari Caja Laboral anfitrioiak eta 21:00etan Barçak eta Real Madrilek neurtuko dituzte indarrak.
Finala, larunbatean 19:00etan. Ordu bat lehenago mate eta hirukoen txapelketa izango da.
Superkopa txapelketa gaztea da oraindik, baina dagoeneko badauka madarikazio bat: anfitrioiak ez du sekula garaikurra lortu. Erronka, beraz, Ba.
Ostirala, Irailak 24
19.00: Caja laboral-Power Electronics Valencia (1,22 - 3,80)
21.30: Regal FC Barcelona-Real Madrid (1,35 - 2,90)
Larunbata, Irailak 25a
18.00: Mate eta hirukoen txapelketa
19.00: ACB Superkoparen finala
RETAK Baskoniaren alde apustua egiten du, eta zuk?
Kategoria:SASKIBALOI
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Serbiak finalerdietarako txartela lortu du partida ona jokatuta. Teodosicek partida bukatzeko hiru segundoren faltan sartutako hiruko ikusgarriak erabaki du norgehiagoka.
Serbiak Munduko Saskibaloi txapelketako finalerdietarako txartela lortu du final-laurdenetan Espainiari 92-89 irabazita.
Serbiarrak partida osoan zehar agindu dute eta aurretik joan dira markagailuan azken laurdenera arte. Azken laurden horretan erreakzioantu du Scarioloren taldeak eta partida oso parekatua joan da azken segundoetan. Bukaerarako hiru segundo falta zirenean 89-89 berdinduta zeuden.
Orduan Teodosicek hiruko ikusgarria sartu du eta abantaila eman dio Serbiari (92-89). Azken baloi jabetza Espainiarentzat izan zen, baina ez zuten saskira ere jaurti.
Azkenean, Serbiak 92-89 irabazi zuen eta Espainia Mundialetik at geratu da.
Fitxa teknikoa:
92 - Serbia (27+22+18+25): Teodosic (12), Rasic, Bjelica (14), Perovic (2), Velickovic (17) -hasierako bostekoa-, Krstic (13), Tepic (2), Paunic, Markovic, Savanovic (15) eta Keselj (17).
89 - Espainia (23+18+23+25): Rubio (3), Rudy (15), Navarro (27), Garbajosa (18), Gasol (13) -hasierako bostekoa-, Raúl, Reyes (2), Vázquez (4), Llull (4), San Emeterio eta Mumbru (3).
Turkia 95-Eslovenia 65
Turkiak Munduko saskibaloi txapelketako finalerdiak jokatu ditu gaur gauean Esloveniari 95-68 irabazi on diren. Partida erraza izan da mundialeko antolatzaileentzat eta Serbia izango dute aurkari finalerdietan.
Kategoria:SASKIBALOI
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi
Ricky Rubio, Juan Carlos Navarro, Pete Mickael, Tiago Splitter, Marko Jaric, Clay Tucker, Carlos Suarez, Nando de Colo, Marko Banic eta Tariq Kirksay jokalariek, beste askoren artean, ACB kopako Jokalari Onenaren Saria eskuratzea izango dute helburu ostegunetik aurrera Bilbon jokatuko den txapelketan. Iaz Mirza Teletovic baskoniarrarentzat izan zen.
Aurten lau jokalari dira bigarren aldiz sari hori eskuratu ahal izango dutenak; Real Madrileko Pablo Prigioni eta Jorge Garbajosa, Regal FC Bartzelonako Jordi Trias eta Caja Laboraleko Mirza Teletovic.
Azken urteetan Baskoniako gizonek protagonismo handia izan dute; Joe Arlauckasek (A Coruña'93), Velimir Perasovicek (Sevilla'94), Pablo Lasok (Granada'95), Elmmer Bennetek (Valencia'99), Dejan Tomasevicek (Vitoria'02), Pablo Prigionik (Madrid'06) eta Mirza Teletovicek (Madrid'09),
Hau dela eta, aurten lau jokalari dira bigarren aldiz sari hori eskuratu ahal izango dutenak: Pablo Prigioni, Jorge Garbajosa, Jordi Trias eta Caja Laboraleko Mirza Teletovic.
Kategoria:SASKIBALOI
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Aldaketa ugari aurten Saski Baskonian. Babesle nagusia aldatzeaz gain, taldearen egitura eraberritu izan behar dute. Izan ere, Dusko Ivanovic entrenatzaileak 7 jokalari berri ditu iazko taldearekin alderatuz gero. Rakocevic (Efes Pilsen), McDonald (Kanaria Handia), Mickeal (Bartzelona) eta Prigioni eta Vidal (Real Madrid) joan egin dira. Aldiz, etorkizunari begira jokalari interesgarriak iritsi dira, hala nola Pau Ribas eta Lior Eliyahu israeldarra, eta baita esperientzia duten gizonak ere: Carl English, Walter Herrmann, Marcelinho Huertas eta Oleson. Hala ere, eta Olesonek espainiar herritartasuna lortzen duen bitartean, Josean Kerejetak zuzendutako taldea merkatua miatzen ari da, hegaleko postuan dituen gabeziak bete ahal izateko.
Caja Laboral eraberritu honek hasiera zaila izango du hainbat jokalarik izandako lesioak direla eta. Ivanovic balioaniztunaren helburua talderi nortasun berria ematea izango da, azken urteetako emaitzak errpikatu ahal izateko. Etsai gogorrak izango dituzte Gasteiztarrek, batez ere Bartzelona txapelduna eta Messinaren Real Madril berria. Talde guztiak era egokian indartu direla dirudi, eta izan diren fitxaketak aztertuta, aurretik ACB Ligan aritutako hainbat jokalari bueltan direla azpimarra genezake.
Europako Txapelketa irabazi berri duen Jorge Garbajosa (R. Madril), Walter Herrmann (Caja Laboral), Carlos Cazorla (Alicante) eta Marc Jackson (Xacobeo) dira hainbat urteetan ACB ligatik at aritu ondoren aurten itzuli diren 23 jokalarien artean ezagunenak. Zerrenda honetan badira beste izen ezagun batzuk, hala nola Lorbek anaiak (Bartzelona eta Cajasol), Rejón (Alicante), Stephane Dumas (Valladolid), Marcelinho (Caja Laboral), Jorge García (Alicante), Urtasun, (Alicante), Hansen (Real Madrid), Llompart (Alicante), Manzano (Xacobeo), Van Lacke (CB Valladolid), Vasileiadis (Xacobeo), Antelo (Fuenlabrada), Sánchez (Xacobeo), Stefansson (CB Granada), Puyada (CB Valladolid), Vujanic (CB Murcia), Berzins (Fuenlabrada) eta López (Manresa).
Kategoria:SASKIBALOI
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi