RETA: egizu apustu emozioaren alde
Tenis jokalari baten irudia kolore mantxaren gainean
Moto gidari baten irudia irudia kolore mantxaren gainean
Hemen zaude: Hasiera Gaurkotasuna: Kirol gaurkotasuna

Gaurkotasuna

Kirol gaurkotasuna

Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.

EUROPEAR SUB-20 IRTETEKO PISTOLA-TIROA BILBON 2011ko uztailak 15

Atzo Gizonezko Saskibaloiko sub-20 Europar Txapelketa hasi zen Bilbon. Uztailak 14tik 24ra izango da Bilboko saskibaloi ikono bietan: La Casilla eta Bilbao Arena.

Dominak irabazteko hautagai diren selekzioak hauek dira: Montenegro, Eslovenia, Errusia eta Serbia (A Taldea), Kroazia, Frantzia, Suedia eta Letonia (B Taldea), Espainia, Turkia, Austria eta Grezia (C Taldea) eta Lituania, Italia, Ukraina eta Alemania (D Taldea).

Atzo bertan Espainia eta Turkiako jokalariek txandala kendu zuten Bilbao Arenako pistara salto egiteko. Han, Espainiako selekzioak Turkia irabazi zuen 90-41. Espainiako jokalariek euren garaipena defentsa on batean oinarritu zuten eta lehenengo laurdena erabatekoa izan zen Juan Antonio Orengaren mutilentzat 13-0 bukatu zelarik.

Ezinbesteko jipoi honek Espainia bere talde buru moduan jartzen du. Gaur Greziaren kontra jokatuko dute, hauek ere Austrian aurkako jokatutako partidua 69-51 irabazi ostean.

Badirudi A taldea berdinduagoa egongo dela, Errusia eta hiru balkaniar taldeekin. Serbiak Errusiaren kontra garaipena lortu du faborito bezala dagoela, eta Montenegrok Eslovenia irabazi du izugarrizko jokaldiekin.

D taldean Italia buruzagi posizioan dago Saulius lituaniar aleroak egindako jokuari esker.
Alemaniak bere aldetik, Ukrania irabazi ondoren buruzagitza partekatzen du.

B Taldean Frantziak, orain arte txapelduna, bere nagusitasuna baieztatu du Kroazia erraz irabazi ostean, 33-49 tantoekin, galiarren joko modua defentsa asko erabiliz izango dela erakutsiz. Taldearen beste partiduan, Mariks Mejeris ala pibotaren kanastak Letonia bihurtu zuen garaile, Suediaren kontra jokatuz txirrina jotzerakoan.

Gaur, biharko saskibaloi promesak RETAn dira protagonistak honako partidu egutegiarekin:

16:15 FRANTZIA-SUEDIA (1,05-7,00)
16:15 ALEMANIA-ITALIA (2,85-1,35)
18:30 SERBIA-MONTENEGRO (1,45-2,50)
18:30 TURKIA-AUSTRIA (1,02-9,00)
20:45 LETONIA-KROAZIA (1,55-2,25)
20:45 GREZIA-ESPAINIA (5,50-1,10) / ZUZENEKO APUSTUAK

Kategoria:SASKIBALOI

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


EUSKAL DERBYA EUROPAN 2011ko uztailak 7

Turkish Airlines Euroleague 2011-2012 ko taldeak baditugu. Gaur goizean Bartzelonan egondako zozketan, lehengo fasean euskal derby bat atera da!!

Caja Laboral eta Bizkaia Bilbao Basketek protagonismoa partekatuko dute Olympiakos (GRE), Fenerbache (TUR), NGC Cantu (ITA) eta Nancy (FRA)- rekin.

Unicajak, bere aldetik, B taldean, Panathinaikos (GRE), CSKA Mosku (RUS), Zalguiris Kaunas (LIT) eta Brose Baskets (ALE) eta KK Zagreb (CRO)-en kontra jokatuko du.

C taldean, Real Madrilek, lehiakide zailak edukiko ditu bere taldean: Maccabi Tel Aviv (ISR), Partizan Belgrado (SRB), Efes Pilsen (TUR) eta Emporio Armani (ITA). Hauetatik aparte, aurre fasetik zain dagoen beste talde bat falta da.

Espainiako taldeetatik hobe atera dena Regal Bartzelona izan da. Honek Montepaschi Siena (ITA), Unics Kazan (RUS), Prokom Gdynia (POL), Union Olimpia (ESL) eta aurre fasetik zain dagoen beste talde baten kontra jokatuko du.

Gogoratu, Euroligako emozioa bizi ahal izango duzula RETAn, zuretzat prestatu dugun apustu selekzio onenarekin!

Kategoria:SASKIBALOI

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


CAJA LABORAL BASKONIAREN HURRENGO GERALEKUA: BARTZELONA 2011ko maiatzak 23

Caja Laboralek finalerdietarako txartela lortu zuen atzo Gran Canaria 2-0 gainditu ostean kanporaketa txapelketan. Azken laurden paregabe bat egin ostean La Rocan 76-93 puntuekin garaipena eskuratu zuen. Finalerdietan, Xavi Pascualen Bartzelona izango dute aurkari gasteiztarrek.

Ondo hasi ziren norgehiagoka arabarrek, saskira begira fin ibili zirelako Teletovic eta Oleson. Erritmo bizia ezarri zuten kantxan Ivanovicen mutilek eta Jaycee Carroll ondo gelditu zuten defentsan. Hala ere, kanariarrek Jim Moran bilatu zuten erasoan eta etxeko taldea asko hurbildu zen markagailuan (28-24).

Bigarren laurdenean gauzak aldatu ziran eta gasteiztarrak atzetik jarri ziren markagailuan. Nelsonek saskiratze erabakigarriak lortu zituen kanariarrentzat eta horiek 9 puntuko aldea lortu zuten (37-28). Hala ere, Baskoniaren erreakzioa Baracen eskutik etorri zen eta 41-41ekoa jarri zuen. Wallacek azken jaurtiketa saskiratzea lortu atsedenaldira 43-41ekoarekin joan ziren.

Hirugarren laurdenean intentsitate gehiago ezarri zuten talde biek eta saskiratze azkarrak lortu ere. Olesonek taldea erasoan gidatu zuen Caja Laboral partidan agintzen hasi zuelarik. Alaskakoak 56-61ekoa jarri zuen markagailuan eta gasteiztarrek aurrea hartu zuten. Hirugarren partzialaren bukaeran, 59-61 agintzen joan ziren arabarrak.

Azkenengo laurdenean Baskoniak erakustaldia eman zuen erasoan, hiruko lerrotik saskiratze garrantzitsuak lortu zituelarik. Olesonek eta Teletovicek 64-79koa jarri zuten eta norgehiagoka erabakita gelditu zen. Ivanovicen taldeak une erabakigarrietan erantzuteko gai dela erakutsi zuen eta azken markagailua 76-93koa izan zen.

Kategoria:SASKIBALOI

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


CAJA LABORAL-BILBAO BASKET: GAUR KOPAREN DERBYA RETAN 2011ko otsailak 11

Atzo Madrilgo Kirol Jauregian ACB Kopako ikuskizuna hasi zen. Ezaugarri berezkoa dituen hitzordua da eta saskibaloiaren kirolzaleentzat galdu ezinezko hitzordua.

Real Madril eta Power Electronics Valentzia finalaurrekoetan daude, atzo jokatu zituzten partiduak, Gran Canaria eta Blancos de Rueda Valladoliden kontra, irabazi zituztelako. Larunbatean biek elkarren kontra jokatuko dute eta partidu horretan finalista bat erabakiko da.

Gaur arratsaldean 19:00 ordutan ACB Kopa aurrera doa RETAn, Caja Laboral eta Bizkaia Bibao Basket arteko partiduarekin. Talde biak saiatuko dira garaikurra Euskadira ekartzen.

Bai gasteiztarrak bai bilbotarrak ereduzko jarraitzaileak dituzte eta Madrilgo Kirol Jauregian protagonistak izango dira. Zaleak euren taldeen arima izaten saiatuko dira, kolorea eramanez Madrilgo hirira. Derby oso berezia izango da.

Gasteiztarrak ez daude bere sasoirik onenean, eta bilbotarrak ligako talde nagusienetik puntu bat beherago daude. Dena dela Kopak ezusterako aukerak ematen ditu eta dena da posible mota honetako txapelketa batean.

Gainerakoen artean, Regal Bartzelona eta Real Madril faboritoak dira hautagai nagusiak izugarrizko finala jokatzeko.

RETAk kirol klub nagusiekin batera egiten du lan, Bizkaia Bilbao Basket eta Caja Laborala taldeekin kasu honetan. Horregatik, Koparen partidu guztiak jarraitu ahal izango ditzakezu zuzenean gure denda eta terminaleetan.

Gaur jokatuko diren partiduetako RETA prezioak hauek dira:

19:00 CAJA LABORAL-BIZKAIA BILBAO BASKET (1,30-3,20) APUSTUAK ZUZENEAN
21:30 BARCELONA-DKV JOVENTUT (1,04-8,00) APUSTUAK ZUZENEAN

Kategoria:SASKIBALOI

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


ERREGE KOPAKO ZOZKETA 2011ko urtarrilak 17

Gaur Errege Kopako zozketa izan da eta gurutze oso interesgarriak irten dira zorion edo zoritxarrez Otsailaren 10etik 13rarte Madrilen jokatuko den txapelketan. Final laurdenetako partiduak hauek dira:

REGAL F.C. BARTZELONA - DKV JOVENTUT

CAJA LABORAL - BIZKAIA BILBAO BASKET

REAL MADRIL - KANARIA HAUNDIA

BL. DE RUEDA VALLADOLID - P.E. VALENTZIA

Kategoria:SASKIBALOI

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi