Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.

Egun hauetan Mundakan surfa da nagusi eta surfean Kelly Sleater Estatu Batuarra da nagusi. 36 urte ditu amerikar honek eta Billabong Pro Mundaka txapelketako 3. errondan Eneko Acerori irabazi eta gero, bederatzigarrenez da Munduko Surf Txapelduna.
Garaipen horri esker, gainera, final-zortzirenetara pasa da Cocoa Beach-eko surflaria. Hala ere, euskaldunon zoritxarrerako, Kelly Slaterrek titulu hori eskuratu du Eneko Acero txapelketatik kanpo utzi eta gero.
Gainera, Bede Durbidge Australiarrak Aritz Aranburu euskalduna ere txapelketatik kanpo utzi du.
Kategoria:SURF
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Asteburu honetan hasiko da ACB Liga eta jokalariak, aurre-denboraldi gogorra eta gero, prest daude lehen postuaren alde borrokatzeko. Bien bitartean, hasi dira kinielak kaleratzen. Adibidez, ACB-ko teknikoentzat liga irabazteko faboritoak TAU, Regal edo Madrid taldeak dira.
Guk ere RETAmetroa erabili dugu, baina espazio eta denboran gertuago ditugun partiduak aztertzeko. Zer uste duzue gertatuko dela lehen jardunaldian?
RETA bezeroek argi dituzte beraien faboritoak zeintzuk diren, baina euskaldunok nola egiten dugu apustu… bihotzarekin?
Gure bezeroek diotenaren arabera TAUk Menorcari irabaziko dio (%98 alde), Irubentiak Estudiantesi irabaziko dio (%64,5 alde) eta Bruesak ere irabazi egingo du Granadaren aurkako partidua (%77).
Egia ote? Guk zorterik onena opa diegu euskal taldeei eta, dibertsio eta emozioz beteriko jardunaldia zale guztiei.
Kategoria:SASKIBALOI
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi
.jpg )
Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldia jokatu da aste honetan eta, beti bezala, faboritoei begira zauden begi gehienak; Chelsea, Arsenal, Manchester, Inter, Real Madrid edo Liverpool. Hala ere, ez dira ikuskizuna eskaini duten bakarrak, Messi Bartzelonako jokalariak adibidez, partiduko azken bost minutuetan lortu zuen garaipena bere taldearentzat. Horrela, une honetan Bartzelona bere taldeko burua da. Gainera, Kun Aguero da bigarren jardunaldi honetan gol gehien sartu dituena (penaltian kontatzen ez baditugu, noski). Zoritxarreko albisteak ere izan genituen 2. Jardunaldian, Chelseak partidua berdindu zuen CFR Cluj taldearen aurka (0-0), baina seguru asko, Drogba aurrelariaren lesioa izan da jardunaldi honetan taldeari gerta ziezaiokeen txarrena.
Faboritoen artean, Chelsea taldearen berdinketa, Interren berdinketa (1-1) eta Juventusen berdinketa (2-2) dira aipagarriak. Manchester, Arsenal, Liverpool eta R. Madrilek aurreikuspenak bete eta zegozkien partiduak irabazi zituzten. Ondorioz, hauek dira talde bakoitzeko zerrenda buruak:
A taldea: Chelsea
B taldea: Anorthosis
C taldea: Barcelona
D taldea: Atlético
E taldea: Manchester
F taldea: Bayern M.
G taldea: Arsenal
H taldea: R. Madrid
Gainera, UEFAko partiduak ere jokatu dira aste honetan. Zoriontzekoa Dani Aranzubiak egindako lana, izan ere, berak gelditu zituen penaltiei esker lortu baitu Deportivok aurrera egitea. Galiziarrez gain, Sevilla, Racing eta Valentziak ere aurrera egin dute.
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Bi espedizio ezberdinetan daude euskaldunak eta guztien helburua Manasluko gailurra egitea da (8163 m). Batetik, “Vitoria Gasteiz capital de Euskadi” espedizioa dago Juanito Oiarzabal eta Estitxu Salinas arabarrak daude eta, bestetik, “Al Filo de lo Imposible” espedizioan Edurne Pasaban dago. Eguraldi txarra eta, batez ere, iraileko azken egunetako elurteak direla eta, ohikoa baino gogorragoa egiten ari zaie tontorrera iristea.
Oiarzabalen taldea, adibidez, bere asmoa bertan behera uzteko zorian egon da. Elurteen ondorioz, beraien mendi-material guztia lurperatu zen eta Edurne Pasabanen espedizioarekin akordio batera iritsi ez baziren, itzultzea beste aukerarik ez zuten. Horrela, arabarrek Al Filo de lo Imposible taldekoen materiala erabiliko dute eta, bi eguneko aurrerapena daukatenez, ez da arazorik egon. Hori bai, akordio horretara iristeko hainbat baldintza bete beharko dituzte: hirugarren kanpamendua beraientzat ez ezik, Pasabanen taldearentzat ere prestatu beharko dute eta, gauzak ongi baldin badoaz, ostiralean gailurrera iritsi bezain pronto, II kanpamendura jaitsi beharko dira, 6800 metrora. Hala ere, motibaziorik ez zaie falta eta baldintzarik txarrenei aurre egin eta gero, bihar tontorrera iritsiko dira. Gainera, Estitxu Salinas Manaslu gainean egon den lehen arabar emakumea izango da.
Edurne Pasabanen taldeak igandean iritsi nahi du Manaslu gainera. Irailaren 13tik daude kanpamendu basean eta prest dituzte I eta II kanpamenduak ere, 5780 eta 6800 metrotara, urrenez urren. Lortuz gero, Edurnerentzat oso garrantzitsua da helburu hau, izan ere, 14 zortzi milakoak bere egin nahi ditu eta Manaslu, Kangchenjunga, Shisa
Pangma eta Annapurna falta zaizkio. Egindakoen artean, hauek daude:
- Everesto 2001
- Makalu 2002
- Cho Oyu 2002
- Lhotse 2003
- Gasherbrum II 2003
- Gasherbrum I 2003
- K2 2004
- Nanga Parbat 2005
- Broad Peak 2007
- Dhaulagiri 2008
Kategoria:OROKORRA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Tolosako zezenplaza jendez gainezka egon zen pasa den igandean. Aimar Irigoien eta Izeta harrijasotzaileak gogor aritu ziran harriak gora eta behera.
Txanda bi izan ziran danetara. Lehenengoan berdinduta amaitu zuten 38na altxaldirekin baina 2. Txandan Aimarrek 39 altxaldi egin zituen eta Izetak, aldiz, 32. Irigoien gaztea izan da, beraz, 20.000 euroko apustuaren garaile.
Kategoria:HERRI KIROLAK
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi