Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.

Errege Koparen txapelketako hirugarren jardunaldiak Celta de Vigok Erreala eliminatu egin du. Balaídos-en jokatu zen partidua eta 22. minuturako Dineik lehen gola sartu zuen. Hala ere, partidua nahiko berdindua zegoen eta gol aukera askorik ere ez zen egon. Celtak, ordea, izan zituen aukera urriak aprobetxatu zituen eta 66. minutuan bigarren gola sartu zuen, berriro ere Dineik. Erreala ez zen egoerari buelta emateko gai izan eta, azkenean, 2-0 emaitzarekin eta Errege Kopatik kanpo itzuli da Donostiara.
Albiste onak ere izan ditugu. Portugaletek Don Benitori irabazi zion eta txapelketan aurrera jarraitzen du. Baita Real Unionek ere, Barakaldoren aurkako derbya irabazi du eta.
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi
.jpg )
1go MAILA
Athletic eta Osasunak 6. jardunaldiko partiduak galdu dituzte. Lehenengoari lau gol sartu dizkio Sevillak eta, bigarrenari, azken momentuan sartu dio Valera Racingeko jokalariak.
(0-1) Reino de Navarra zelaian jokatu zen partidua, etxekoek jokalari bat gutxiago izan dute. Izan ere, Plasil txartel gorria ikusi ondoren kalera joan behar izan da. Txartel gorri hori barreran eskuarekin baloia gelditzearren onartu den arau berri bategatik ikusi zuen. Hala ere, partidua nahiko berdinduta egon zen eta berdinketarekin bukatuko zela zirudien. Azken momentuan, ordea, Valerak buruz egindako golak garaipena eman zion Sevillari. Osasunak oraindik ez du garaipena ezagutu 2008/2009 denboraldian.
(4-0) Athletic galduta ibili zen ia partidu osoan zehar eta Racingek merezitako garaipena lortu zuen. Lehen denboran, Kanoute eta Renatok gola sartu zuten eta bizkaitarrek gero eta aukera gutxiago zituzten. Bigarren denboran, gainera, Adrianok gola sartu zuen 76. minutuan eta Athletic-i esperantza guztiak agortu zitzaizkion. Are gehiago, Chevantónek 4-0 lortu ondoren.
2. MAILA
Hiru talde eta hiru emaitza: Alavesek irabazi, Eibarrek berdindu eta Errealak galdu.
(2-1) Alavesek Mendizorrotzan irabazi zion Las Palmas taldeari. Ezinezkoa zirudiena egin zuen talde arabarrak, 25. minutuan Las Palmasek sartu zuen golari aurre egin, eta Kalderon eta Astudilloren golei esker garaipena lortu zuen.
(1-0) Denboraldiko lehen partidua galdu du Errealak. 21. minutuan sartu zuen Pukkik Sevillaren gol bakarra. Bigarren denboran Errealak joko ona egin zuen, gutxienez berdinketa nahi zuen talde gipuzkoarrak eta, aukeraren bat ere sortu zuen, baina ezin izan zuten eta Sevillak irabazi zuen partidua.
(1-1) Eibar irazten joan arren, azken unean berdinketa. Lombranak 54. minutuan Eibar markagailuan aurretik jarri zuen eta, gainera, ondo jokatu zuten eibartarrek. Inork ez zuen usteko azken minutuan Belencosoren golarekin berdinketa lortuko zuela Albacetek.
SUPERLIGA: NESKAK
(3-0) Derbyan Lezaman. Euskal taldeen arteko denboraldiko lehen derbya jokatu dute Athletic eta Lagunak-eko neskek. Partidua berdinduta egon zen, bi taldeek joko bikaina erakutsi zioten zalegoari, hala ere, Nafarrek ez zuten beren erasoetan asmatu. Bigarren denboran, Bizkaitarrek bere aukerak aprobetxatu eta Erikak gol bat, Vanessak bi (bat penaltiz) eta Elik beste bat sartu zituzten. Gainera, Lagunak taldeko Carmen eta Mariatxi kanporatu egin zituzten.
(2-0) Erreala hasieratik aurretik. 5. minutuan Patriciak, Malagako jokalariak, beraien atean sartu zuen gola eta, horrela lortu zuen Errealak hasietarik markagailuan aurre hartzea. Gainera, 42. minutuan Lizasok bigarrena sartu zuen eta, bukaerara arte, lasaitasuna izan zen nagusi donostiarren artean.
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Portland sailkapen nagusiko hirugarrena da, Bartzelona liderragandik puntu batera. Asteburuan Cuenca 2016 taldearen aurka irabazi du 31 eta 34 eta, esan beharra dago, Chechu Villaldearen taldea jokalariz justu-justu zebilela, izan ere 12 besterik ez ziren. Oraindik, Malmagro, Juancho eta Dominikovic lesionatuta daude eta Jakobsen zigortuta dago. Hala ere, eta aldaketak egiteko aukera askorik izan ez badu ere, Portlandek partidua irabazi egin du.
Arratek, ordea, ezinezkoa zirudien berdinketa lortu du. Azken jokaldia zirudien, Pontevedrako taldea aurretik zihoan eta beraiek zuten baloia. Hala ere, balioa galdu eta Arratek erasoa jo du. Berriosen gol bati esker gipuzkoarrek berdinketa lortu dute.
Kategoria:SASKIBALOIA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Larunbatean hasi da Volvo Ocean Race estropada famatua eta, bertan, euskaldun bi dabiltza, Iker Martinez eta Xabi Fernandez, Telefónica Azul bela-ontzian. Estropada Alacanten hasi da eta Telefonicaren bi bela ontziak lehen eta bigarren postuetan iritsi dira, azkarrena, gainera, euskaldunen ontzia izan da.
Volvo Ocean Race lasterketan 11 ontzik parte hartzen dute eta 10 etapari egin beharko diete aurre: Alacant, Ciudad del Cabo, Cochin, Singapur, Quingdao, Rio de Janeiro, Boston, Galway, Göteborg/Mastrand,Estocolmo y San Petersburgo. Guztira 37.025 milia dituzte aurretik.
Kategoria:OROKORRA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Regal Bartzelonak DKV Juventut taldeari irabazi dio, 95-77, eta bera da, denboraldi honetan, ACB ligako lehen liderra. Atzetik, eta puntu gutxiko aldearekin, Unicaja eta Fuenlabrada daude. Hala ere, partidu asko daude aurretik eta emozio ugari bizi behar dugu aurrerantzean ere.
Hiru talde euskaldunek etxetik kanpo jokatu dute eta guztiek lan gogorra egin badute ere, Bruesak ezin izan dio Granadari irabazi.
Estudiantes 71 – Iurbentia 76
Iurbentia Bilbao Basket taldeak ondo jokatu du, batez ere, bigarren eta hirugarren denborak. Hala ere, Estudiantes taldeak azken laurdenean zuen guztia eman eta estu eta larri jarri du talde bilbotarra. Izan ere, azken laurdeneko 17 puntuei esker, Estudiantes partiduaren azken minututan oso puntu gutxigatik zegoen Iurbentiaren azpitik. Bizkaitarrek, ordea, lehenagotik egindako joko onari esker aldea nahikoa izan dute partidua irabazteko. Gainera, azken momentuko Paco Velázquez-en hirukoak lagundu egin die.
Menorca 77 – TAU 79
Menorcak joko ona egin du, bai defentsan zein erasoan, eta ia partidu osoan TAUren aurretik joan da. TAUren jokalaririk altuena, Barac, egindako hiru pertsonalgatik zigortuta egon da eta, hirugarren denboran, kantxara sartu den arte, gasteiztarrek ez dute bururik altxatu. Horri Rakocevic eta Teletovic-en punteria bikaina gehitu behar zaio. Gainera, azken hau, partiduan saski gehien sartu dituena izan da.
5.350 ikusle egon dira Mahon-en, Menorcaren pabilioian. Batez ere, azken laurden zirraragarria ikusi eta bizi izan dute bertaratu direnek eta, gainera, etxeko zaleek haserrealdirik ere izan dute. Arbitroak Jeter Menorcako jokalariaren azken saskiratzea baliogabetu du denboraz kanpo izan delako eta, saskiratze horri esker berdinketa eta, ondorioz, luzapena lortuko zutenez, denboraldiko lehen partidua galtzea are eta gogorragoa izan da.
Granada 83 – Bruesa 79
Granadan jokatu den partiduaren ezaugarri nagusia bi taldeetako indarren oreka izan da eta, balantzak alde batera egin badu, azken unean Granadarrek jaurtiketa libreetan asmatu dutelako izan da.
Kategoria:SASKIBALOI
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi