RETA: egizu apustu emozioaren alde
Tenis jokalari baten irudia kolore mantxaren gainean
Moto gidari baten irudia irudia kolore mantxaren gainean
Hemen zaude: Hasiera Gaurkotasuna: Kirol gaurkotasuna

Gaurkotasuna

Kirol gaurkotasuna

Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.

ATHLETIC 1 – REAL MADRIL 0 2010ko urtarrilak 17

Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Real Madrili. Llorentek gola lortu du bigarren minutuan, taldeak lehen minutuan bi baloi zutoinetara bidali eta gero. Ostean Real Madrilek aukerak izan ditu, hamahiru gutxi gorabehera, baina alferrik, defentsako lana eta atezainarena bikainak izan baitira. Jokalariak eta zaleak bide beretik ibili dira eta merezitako ospakizun erraldoiarekin amaitu da gaua. Hogeita hamar puntu jada sailkapenean eta lehen itzuli ona amaitzeko partida zaila geratzen zaigu, A Coruñan datorren larunbatean konkretuki. Okerrena Gurpegik txartel gorria ikusi duela eta ezin izango du bertan egon.

Zurigorri eta zurien arteko ohiko partida izan da, hau da norgehiagoka handietako giroa, tentsioa eta borroka latza zelaian, eztabaida epailearen lanaren inguruan, etxeko zaleen portaera bikaina eta azken denboraldiotako klasikoekin alderatuz, kanpoko zaleak armairutik ezin izan dutela irten izan da diferentzia bakarra.

Gure taldearen hasiera izugarria izan da. Lehen minutuan Llorenteren pasea Gurpegik ezkerrez zutoinera bidali du, aldaratzea Toquerorengana abiatu da eta aurrelariak, bakar bakarrik zela, zutoinaren aurka bidali du baloia. Su-etenik gabeko lehia zen eta zurigorriek ez dute tarterik izan penaturik egoteko, ia hurrengo jokaldian Yestek atera duen kornerra Lassek atzerantz ikutu du buruz eta Llorentek, buruz ere, bat eta zerokoa ezarri du. Arauzko beste laurogeita zortzi minutu zeuden aurretik eta miraritzat hartzen zena Athleticek lortu du, hau da, markagailuan zeukan abantailari eustea.

Real Madrilek, behin kolpe hartuz gero, erasora jo du eta batez ere lehen zatian aukera franko sortu du, baina saririk gabe. Benzemak bolbora ipini du berdegunean eta Cristiano Ronaldok ikuskizuna, baina ez beti zentzutik onenean. Benzemak buelta erdia polita gauzatu du zazpigarren minutuan, baina Iraizozek bere gaua hauxe zela argi utzi dio, hamargarrenean bezala eta Iraizozen faltan, zutoina hor zegoen, 34. minutuan ikusi dugun moduan.

Lehen zatiko bisitarien beste lau aukeretan protagonistak bestelakoak izan dira. Ronaldok etzanda ere abantailak bilatzen duela erakutsi du 23. minutuan, baina Iraizozek, behartuta ere, eskua luzatu du. Lehen zatiko azken txanpan Marcelori eta Alonsori egin dien bezala. Azkenik, Garayk buruz kanpora errematatu du atsedenaldira abiatu baino lehen.

Lehen zati honetan nahi eta ezin zebilen Real Madril eta, arestian aipatu denez, zurigorrien akatsa baloi jabetzaren eskasia zen. Atzeko lana ondo egina zeukaten, baina ez horrenbeste Casillasen aterantz zuzentzen zena. Soilik, luzapenean jada, Llorenteren burukada behartua aipa dezakegu eta hori gutxiegi zen Real Madril kezkatuago mantentzeko. Hori bai, abantaila gozoa zen eta ez zen inork kontrakorik frogatzeko.

Bigarren zatiaren hasiera ez da lehena bezain elektrikoa izan eta Real Madrilek ezin izan du topatu lehen zatiko joku erasokorra egiteko zirrikiturik, hasieran ez behintzat. Lehen aukera Athleticarentzat izan da, baina Llorentek baloia dotore zapaldu eta gero, ez du jakin baloia nola errematatu. Ordubeterako Pellegrinik Guti sartu du Marceloren ordez barruko jokua indartu guran edo. Egia esan, helburua laster lortu du eta bi minututan Iraizozek Ronaldori banako jokaldia irabazi dio eta Gutiren falta jaurtiketa arrasean harrapatu dio.

Gurean Susaetak Orbaiz ordezkatu du. Sartu berria eskuin hegalean kokatu da eta Gurpegi euskarrian. Lehen berrogeitabost minutetan madrildarrek zazpi abagune sortu dute eta bigarrenean sei gehiago. Beraz, kopurura iristeko batzuk falta ziren ondino. Hurrengoa Kakaren txanda izan da. Lehen saiakera Iraizozek harrapatu du, bigarrena buelta erdian langa gainetik bota du eta hirugarrena kanpora, zutoinaren ondoan, bidali du, nahiz eta une horretarako harmailak sutan zeuzkan epaileak kornerra zela erabaki duen. Abagune bakoitzaren artean Pellegrinik aldaketa bana egin du, Granero Lassen ordez, egur gehiago, eta gero Raul Benzemaren ordez.

Caparrosek David Lopez Yesteren tokian sartu du, eta Susaetak eskuinaldetik ezkerra pasa da. Azkenik, Toquerok ia pausurik ematea ezinezkoa zuenez, De Marcos sartu da bere ordez eta luzapenarekin batera falta zen ordu laurdena ere emozioz beterikoa izan da. Athleticek baloi guztiak azkena balitz bezala jokatzen zituen bitartean, Real Madrilek baliabide guztiak ipintzen zituen, nahiz eta luzapenera heldu arte beste abagunerik sortu ez duen, kasu honetan Ronaldoren ezkerkadaren eskutik, baina ez da nolanahikoa izan Iraizozen erantzuna.

Hori gertatu baino lehen eta zale ia guztien poztasuna azaleratu aurretik, Llorenteren aukera desbideratu du Casillasek eta Llorenteri berari penalti garbia egin diote 90. minutuan, Ramosek Gurpegiren hanka zapaldu eta gero Gurpegiri gorria erakutsi baino lehen. Epaileak nafarraren falta izan dela eta, beraz txartela merezi izan duela deliberatu du. Zorionez azken abaguneak gauzatzea ez da beharrezkoa izan urrezko hiru puntuak eskuratzeko, urrezkoak sailkapenean duten esanahiarengatik, talde lana saritzen dutelako eta gure armekin milioez jositako (edo behintza gastatzeko aukera dutenak) taldeei aurre egiteko gai garela beste behin erakusten delako. Orain lortutakoa disfrutatu eta, ahal baldin bada, etxetik kanpoko hurrengo bi norgehiagoketan uzta handitu... hori bai 45 puntuak helmugatzat hartuta. Hortik aurrera, gero gerokoa.

Kategoria:FUTBOLA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


BARTZELONAK AGUR ESAN DIO ERREGE KOPARI 2010ko urtarrilak 14

Partidu bikaina egin arren, Bartzelonak ezin izan zuen final laurdenetara igaro Errege Kopako kanporaketan Sevillaren kontra.

Sevillak lortutako garaipena joaneko partiduan (1-2), nahikoa izan zen azkenean, nahiz eta momentu askotan, kataluinarren menpe egon atzoko partiduan. Xaviren gola, ez zen nahikoa izan eta Palopen geldiketa ikusgarriei esker, Sevillarrak final laurdenetan egongo dira.

Sevillaz gain, Deportivo, Getafe, Osasuna eta Celta ere egongo dira Final laurdenetan. Gaur, Atletico Madril era Mallorcaren txanda da.

Egin zure apustua RETAn.

Kategoria:FUTBOLA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


PUNTU ESKASA VILA-REALEN 2010ko urtarrilak 4

MARKAGAILUAN AURRETIK JARRI ONDOREN BI PUNTU JOATEN UTZI ZITUEN REALAK

Baloia ondo mugitzen duen talde baten aurka Realak lana gogotik eginda partidua parekatzea lortu zuen. Lehen zatiko azken minutuetan Agirretxek izan zuen aukerarik onena atezainaren aurrean bakarrik zegoela.

Bigarrenean gauzak ez ziren gehiegi aldatu Musacchio kanporatu izan zen arte, honi esker Reala argitasun askorekin heltzen zen Vilar-realen area ingurura. Gola Zurutuzak lortu zuen 74. minutuan Griezmannen jokaldi baten ondoren. Ala ere donostiarrei gutxi iraun zien pozak, bi minutu geroago Marco Rubenek partidua berdindu zuen ezusteko gol batekin.

Amaieran bana markagailuan eta gehiago atera zitekeelako uztearekin bueltatu ziren Lasarteren gizonak etxera.

FITXA TEKNIKOA
Villarreal B: Juan Carlos, Mario, Kiko, Musacchio, Oriol, Marcos Guillón, Matilla, Hernán Pérez, Cristóbal (Natxon Insa, min.81), Gerard Bordás (Jefferson, min.72), Marcos Rubén.

Real Sociedad: Bravo, Dani Estrada, Ansotegi, Labaka, Mikel González, Markel (Aranburu, min.65), Elustondo, Zurutuza (Sergio, min.79), Prieto, Agirretxe eta Nsue (Griezmann, min.70).

Golak: 0-1, min.74: Zurutuza. 1-1, min.76: Marcos Rubén.

Epailea: Ceballos Silva (Extremadura). Txartel horiak Hernán Pérez, Matilla, Prieto eta Markeli. Bi txartel horiekin Musacchio eta Dani Estrada kanporatu ditu.

Kategoria:FUTBOLA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


1., 2., 2.B ETA 3. MAILAKO EMAITZAK 2010ko urtarrilak 3

BBVA LIGAKO EMAITZAK:


ETXEKOA - KANPOKOA (AMAIERA) (ATSEDENALDIA) (LEHEN GOLEGILEA)


VALENTZIA - ESPANYOL (1-0) (0-0) (ZIGIC)
BARTZELONA - VILA-REAL (1-1) (1-0) (PEDRO)
ATLETICO - SEVILLA (2-1) (0-1) (RENATO)
SPORTING - MALAGA (2-2) (1-1) (DUDA)
GETAFE - VALLADOLID (1-0) (0-0) (CASQUERO)
RACING - TENERIFE (2-0) (0-0) (COLSA)
ALMERIA - XEREZ (1-0) (0-0) (JOSÉ ORTIZ)
ZARAGOZA - DEPORTIVO (0-0) (0-0)
MALLORCA - ATHLETIC (2-0) (0-0) (JULIO ÁLVAREZ)
OSASUNA - REAL MADRIL (0-0) (0-0)

ADELANTE LIGAKO EMAITZAK:


ETXEKOA - KANPOKOA (AMAIERA) (ATSEDENALDIA) (LEHEN GOLEGILEA)


CASTELLO - NUMANTZIA (0-1) (0-1) (DEL PINO)
RECREATIVO - GIRONA (2-2) (1-0) (A. COLUNGA)
ALBACETE - HERCULES (1-2) (1-0) (F. SALES)
CARTAGENA - KORDOBA (0-0) (0-0)
REAL UNION - SALAMANCA (1-1) (0-0) (SEVILLA)
BETIS - HUESCA (1-1) (1-0) (VEGA)
RAYO - LEVANTE (0-0) (0-0)
VILA-REAL B - REAL SOCIEDAD (1-1) (0-0) (ZURUTUZA)
CÁDIZ - GIMNASTIC (0-1) (0-1) (MORAN)
CELTA - MURTZIA (1-1) (0-0) (MEJIA)
ELX - LAS PALMAS (2-5) (2-1) (CRESPI)


2. B MAILAKO 1. MULTZOKO EMAITZAK:


ETXEKOA - KANPOKOA (AMAIERA)


ATHLETIC B - EIBAR (0-1)
CELTA B - C. LEONESA (2-2)
MONTAÑEROS - GUIJUELO (2-1)
IZARRA - LEMONA (1-2)
PONTEVEDRA - ALAVES (0-1)
PONFERRADINA - ZAMORA (0-0)
PALENCIA - R. FERROL (1-0)
MIRANDES - COMPOSTELA (1-2)
SESTAO RIVER - LUGO (1-2)
BARAKALDO - OSASUNA B (2-1)

3. MAILAKO 4. MULTZOKO EMAITZAK:


ETXEKOA - KANPOKOA (AMAIERA)


AMURRIO - RETUERTO (4-1)
C. DURANGO - SANTURTZI (1-2)
BASCONIA - ARENAS (3-0)
ZAMUDIO - EIBAR B (2-1)
BEASAIN - LAUDIO (1-0)
ELGOIBAR - REAL SOCIEDAD B (0-0)
GERNIKA - ZALLA (1-0)
PORTUGALETE - AMOREBIETA (2-0)
ARETXABALETA - LAGUN ONAK (0-0)
SALVATIERRA - LEIOA (0-1)

Kategoria:FUTBOLA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


LEO MESSI FIFA WORLD PLAYER BERRIA 2009ko abenduak 21

URREZKO BALOIA ETA KLUBEN MUNDIALA ESKURATU ONDOREN EZ AHASTEKO URTEA IZTEN DU HORRELA

Zurichen ospatutako galan urteko jokalari onena bezala izendatua izan da argentinarra Cristiano Ronaldo, Xabi, Iniesta eta Kakaren aurretik. Urrezko baloia lortu ostean Bartzelonako jokalaria zen faborito nagusia selekzio guztietako kapitain eta entrenatzaileen botoekin ematen den saria lortzeko.

Messirekin batera urteko hamaikako hoberena osatzen dute: Iker Casillas atezain moduan; Dani Alves, Terry, Vidic eta Evra atzekaldean; Xabi, Gerrard eta Iniesta erdilari bezala; eta Torres, Cristiano Ronaldo eta Messi bera aurrelari moduan.

Kategoria:FUTBOLA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi