Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.

Gaur arratsaldean saskibaloi zaleok hitzordu garrantzitsu bat dugu, Euroleague TOP16 faseko azken jardunaldia. Bilbao Basketeko jarraitzaileak urduri dabiltza gaur arratsaldean TOP8rako pasea erabaki egingo delako.
Beltzezko gizonekin bat, beste hiru talde daude F multzoan eta gaur jokatzen dituzten partiduak erabakigarriak dira. Alde batetik orain talde liderra den Montepaschi Siena eta Real Madrilen arteko duelua dugu. Bestalde, Gescrap Bizkaia Unicajaren zelaira doa . Talde hauek biak euren taldeetan baja bat egongo dela berria eman dute.Aaste honetan beraz ezin izango dugu Garbajosa eta D'Or Fisheren jokoaz gozatu. Aukerak, asko dira dena dela. Hemen dituzu guztiak azalduta:
Montepaschi Sienak Playoff-a jokatuko du garaipena lortzen badu eta baita, galtzen badu eta Gescrap Bizkaiak ere.
Italiako taldeak galtzen badu eta bilbotarrak irabazi, berdinketa hirukoitz bat edukiko dugu. Kasu honetan, Real Madrilen average-a izango da gakoa hurrengo fasera nortzuk pasatzen diren jakiteko:
Real Madrilek 23 puntu baino gutxiagogatik irabazten badu, Sienakoek 1go postua lortzen dute eta bilbotarrek 2gna.
Real Madrilek 22 puntu baino gehiago eta 38 puntu baino gutxiagoko abantailaz irabazten badu, Real Madrilek 1go postuara pasatzen du eta Sienak, 2gnera.
Real Madrilek 37 puntu baino gehiagoko garaipena lortzen badu, beraien pasatzen dira 1go postuan eta Gescrap Bizkaiak, 2gnean.
Bilbao Basketek hurrengo fasera pasatzen du, Montepaschik irabazi ezkero.
Ez ahaztu beltzezko gizonen partidua RETAn ZUZENEAN ikusi ahal izango duzula.
Hemen dituzu partidu hauetako apustuetako prezioak:
MONTEPASCHI SIENA - REAL MADRIL (1,65 - 2,10)
UNICAJA - GESCRAP BIZKAIA (2,95 - 1,35)
AUPA BILBAO BASKET!
Kategoria:SASKIBALOI
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Aste honetan saskibaloian jardunaldi desberdina dugu. ACB ligak atsedenaldia izango du urteko txapelketa interesgarrietako bati lekua usteko: Errege Kopa. Atzo 8 talde hasi zuten lehiaketa baina gaur 6 baino ez dira gelditzen. Caja Laboral eta FC Bartzelona Regalek euren lehiakideak garaitu zituzten eta bihar finalaurrekoetan jokatu behar izango dute.
Gaur arratsaldean, 19:00tan final-laurdeneko bigarren pasea hasten da. Lehenengo partiduan Real Madrid (1,07) eta Fuenlabrada (7,00) izango dira jokoan eta bigarrenean, gaueko 21:30tan, Unicaja (1,40) eta Banca Civica (2,75) izango dira lehiakide. Finalaurrekoak larunbatean jokatuko dira. 18:00tan - Barça - Baskonia - eta 20:30tan - gaurko partiduetako irabazleak. Hemendik aterako diren garaileak igandeko, 18:00tan jokatuko dute finala.
Emozioa eta saskibaloiaz beteriko asteburua izango da. Gure taldeetatik bi izan dira lehiaketa honetan parte hartu dituztenak: Caja Laboral eta Gipuzkoa Basket. Biek atzo jokatu zuten duelua lehengo partiduan, bakarrik bat garaile izan ahal zuelarik.
Hemen dituzu orain ERREGE KOPAKO GARAILE apustuen prezioak:
FC BARTZELONA REGAL (1,40)
REAL MADRIL (4,00)
CAJA LABORAL (7,00)
UNICAJA (21,00)
BANCA CIVICA (36,00)
FUENLABRADA (101,00)
Gescrap Bizkaia, bere aldetik, lehiaketa honetatik kanpo gelditu zen, baina atsedenaldia ondo etorriko zaio. Datorren asteazkenean arratsaldeko 19:00tan eta Euroliga lehiaketaren barne, Montepaschi Siena taldearen kontra jokatuko du Bilbao Arenan. Beltzezko gizonek ahal duten guztia egin behar iznago dute Montepaschi garaitzeko (erronda honetan ez du inork hori lortu) euren TOP 8rako pasea sendotzeko. Azkeneko partiduetan Bilbao Basketeko gizonek erakutsitako joko ona euren zalego guztiaren itxaropena bizirik mantentzen dute.
Kategoria:SASKIBALOI
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Datorren otsailean Bartzelonan jokatuko diren Errege Kopako partiduak zozketatu dira gaur goizean horrela geldituz:
Final-laurdenak (2012ko otsailak 16 eta 17)
A: F.C. Bartzelona Regal - Lucentum Alicante
B: Caja Laboral - Lagun Aro GBC
C: Real Madril - Baloncesto Fuenlabrada
D: Unicaja - Cajasol Banca Civica
Finalaurrekoak (2012ko otsailak 18)
C taldearen irabazlea - D taldearen irabazlea
A taldearen irabazlea - B taldearen irabazlea
Finala (2012ko otsailak 19)
Izango dugu, beraz, euskal derbya Bartzelonan otsailak 16an. Emozioa ziurtatuta dago eta RETAn informaturik mantenduko zaituztegu minutu bat ere ez galtzeko.
Kategoria:SASKIBALOI
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi
.jpg )
... saskibaloiari buruz dagokionez. Jardunaldi oso garrantzitsua da Kopako lehiaketan egongo diren taldeak erabakitzen delako. Hauetako 5 argi ta garbi ditugu jadanik: Real Madril, Bartzelona Regal, Unicaja, Caja Laboral eta Lucentum Alicante. Gelditzen diren hirurak dira, jardunaldi bat falta delarik, argi ez direnak. Gauza asko gerta daitezke, batzuk besteak baino askoz ere argiago, baina euskal bigarren talde bat jardunaldiaren barne sartu daiteke. 7 talde daude, dena dela, hiru postu horiek betetzeko gai!: Cajasol, Valentzia Basket, CAI Zaragoza, Fuenlabrada, Lagun Aro GBC, Gescrap Bizkaia eta Assignia Manresa. Zazpi talde ia garaipen baten distantzian. Garrantzitsu izango da, beraz, “basket-average”-a, berdinketa egon ezkero. Hemen dituzu taldeen egoerak eta partidu bakoitzeko RETA prezioak:
1.Cajasol Banca Civica
Postua: 6
Egoera: 9-7
Basket-average: +57
Partidu: Cajasol B. Cívica - Gran Canaria 2014 (1,16 – 4,50)
2.Valentzia Basket
Postua: 7
Egoera: 8-8
Basket-average: +13
Partidu: FIATC Joventut - Valentzia Basket (2,00 – 1,70)
3.CAI Zaragoza
Postua: 8
Egoera: 8-8
Basket-average: -9
Partidu: FC Bartzelona Regal - CAI Zaragoza (1,03 – 9,00)
4.Baloncesto Fuenlabrada
Postua: 9
Egoera: 8-8
Basket-average: -26
Partidu: B. Fuenlabrada - Blancos de Rueda Valladolid (1,16 – 4,50)
5.Lagun Aro GBC
Postua: 10
Egoera: 7-9
Basket-average: +38
Partidu: UCAM Murcia - Lagun Aro GBC (1,65 – 2,10)
6.Gescrap Bizkaia
Postua: 11
Egoera: 7-9
Basket-average: -13
Partidu: Blusens Monbus - Gescrap Bizkaia (2,40 – 1,50)
7.Assignia Manresa
Postua: 12
Egoera: 7-9
Basket-average: -39
Partidu: Assignia Manresa – Unicaja (2,00 – 1,70)
Kategoria:SASKIBALOI
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Errege kopako final-zortzirenak amaitu dira eta badakigu final laurdenetan edukiko ditugun parekatzeak:
Espanyol-Mirandes
Athletic-Mallorca
Real Madril-Bartzelona
Valentzia-Levante
Aipagarria dugu berriro izango dugun "klasikoa". Real Madril eta Bartzelonaren arteko topaketak urtarrilak 18 eta 25an izango dira, biak gaueko 22:00tan. Partidu hauek talde biak denboraldi honetan elkarren kontra jokatzen duten 5gn topaketa suposatuko dute, Superkopan bi biderrez eta ligako hamaseigarren jardunaldian beste baten jadanik jokatu dutelako.
Bere aldetik, Athleticek eta Mallorcak asteazken beretan jokatuko dute baina partidu biak arratsaldeko 20:00tan, joanekoa San Mamesen izanik.
Dena dela final laurden hauetako ezusteko nagusiena Mirandes taldearen sailkapena izan da. Espanyolaren kontra jokatuko du oraingoan urtarrilak 17an Cornellan eta 24an Miranda de Ebron, aurreko faseetan Vila-real eta Racing - lehen mailako taldeak - gainditu ostean.
Azkenengoz, final-laurdenetan derby bat edukiko dugu Valentzia eta Levanteren artean. Partidu biek ostegunean jokatuko dute. Mestallakoa urtarrilak 19an 21:30tan eta itzulikoa Levanteko zelaian urtarrilak 26an ordu berean.
Partidu guzti hauek eta gehiago zuzenean ikusi ahal izango dituzu gure denda eta terminaletan. Etorri zaitez RETAra eta futbolik onena hurbiletik sentitu ezazu!
Kategoria:SASKIBALOI
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi