RETA: egizu apustu emozioaren alde
Tenis jokalari baten irudia kolore mantxaren gainean
Moto gidari baten irudia irudia kolore mantxaren gainean
Hemen zaude: Hasiera Gaurkotasuna: Kirol gaurkotasuna

Gaurkotasuna

Kirol gaurkotasuna

Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.

GERO ETA HURBILAGO DAGO SAN FERMIN… PREST ZAUDE? 2012ko ekainak 29

RETAn San Fermin ospatu nahi dugu ere eta entzierroei buruzko apustu eskaintza polita egin dugu. Lehenengo egunean egon ziren Dolores Aguirre Ybarraren ganadutegitik Torrehandilla - Terreherberos ganadutegira, oraintxe bertan aurkeztuko dizkizugu entzierro bakoitzeko iraupenari (segundutan) buruzko apustuak:

12/07/10 EL PILAR
• 160 SEG BAINO GUTXIAGO (2,25)
• 160 ETA 210 SEG. ARTEAN (BIAK BARNE) (2,75)
• 211 ETA 240 SEG. ARTEAN (BIAK BARNE) (3,75)
• 240 SEG. BAINO GEHIAGO (5,00)

12/07/11 FUENTE YMBRO
• 160 SEG BAINO GUTXIAGO (2,25)
• 160 ETA 210 SEG. ARTEAN (BIAK BARNE) (2,75)
• 211 ETA 240 SEG. ARTEAN (BIAK BARNE) (3,75)
• 240 SEG. BAINO GEHIAGO (5,00)

12/07/12 VICTORIANO DEL RÍO CORTÉS
• 160 SEG BAINO GUTXIAGO (2,25)
• 160 ETA 210 SEG. ARTEAN (BIAK BARNE) (3,00)
• 211 ETA 240 SEG. ARTEAN (BIAK BARNE) (3,75)
• 240 SEG. BAINO GEHIAGO (4,50)

12/07/13 JUAN PEDRO DOMECQ
• 160 SEG BAINO GUTXIAGO (2,25)
• 160 ETA 210 SEG. ARTEAN (BIAK BARNE) (2,75)
• 211 ETA 240 SEG. ARTEAN (BIAK BARNE) (3,75)
• 240 SEG. BAINO GEHIAGO (5,00)

12/07/14 TORREHANDILLA-TORREHERBEROS
• 160 SEG BAINO GUTXIAGO (2,25)
• 160 ETA 210 SEG. ARTEAN (BIAK BARNE) (2,75)
• 211 ETA 240 SEG. ARTEAN (BIAK BARNE) (3,75)
• 240 SEG. BAINO GEHIAGO (5,00)

Zure aukera egiteko ez duzu zetan jaigunetik aldendu behar. Denda bat dugu Estafeta kaleko 35gn zenbakian eta bertan entzierroen emozio guztia bizi ahal izango duzu egunen zehar. Gainera, bai denda honetan bai Iruñean ditugun beste bietan (Principe de Viana, 2 eta Marcelo Celayeta, 26 (Rotxapea)) eta Tuteran dugun dendan (Muro, 31), dohainik eskatu ahal izango duzu zure RETA - SAN FERMIN zapia zurekin bat ospakizunaz gozatzeko egin duguna. GORA SAN FERMIN!

Kategoria:OROKORRA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


FRESKATU ZAITEZ! ESTROPADAK HASTERA DOAZ! 2012ko ekainak 29

Asteburu honetan 2012 denboraldiko San Miguel Liga hastera doa. Pasadan asteartean Petronor Banderaren XXIX. Ekitaldiko aurkezpena ospatu zen Zierbenan, liga bertan hasiko delarik.

Pozik dago arraunaren mundua Zierbena - Bahias de Bizkaia trainerua onenen ondora bueltatu delako. Tradizio handiko ontzia eta kluba da Zierbena, eta bere itzulera denboraldiko lehen estropada puntuagarria antolatuz hasiko du. Non hobe, etxean baino. Larunbatean, arratsaldeko 6retan da hitzordua. Une horretan dena egongo da erabakitzeko, baina gauza asko argituko dira ordubete pasatxoko tartean. San Miguel Ligak Petronor babeslearen laguntza eskertu nahi du, babesle indartsuei esker hazten baita arrauna. Aurtengoa Petronor banderaren 29. ekitaldia izango da. Aurkezpenaren ostean, txanden zozketa egin da, San Miguel Ligako sailkapena aintzat hartu gabe egingo den txanda banaketa bakarra. Honako hau izan da zozketaren emaitza:

• 1go txanda: Zumaia Altuna y Uria, Kaiku-Ambilamp, Hondarribia-Orsa eta Tirán Pereira
• 2. txanda: San Pedro-Ecolmare, Astillero, Pedreña eta Zierbena-Bahias de Bizkaia
• 3. txanda: Portugalete-Eulen, Urdaibai-Umpro Avia, San Juan-Iberdrola eta Castro

Kaleen zozketa ordezkarien bileran egingo da, estropada hasi baino ordu eta erdi lehenago.

San Miguel Ligako bigarren proba puntuagarria igande eguerdian jokatuko da. Atzo Astilleroko Udaletxean XIV Bandera Real Astillero De Guarnizo - XXXIX GP San José - Trofeo Hewlett Packard aurkeztu zen.

Oraingoan, estropadako txandak aurreko eguneko sailkapenak erabakiko ditu. Hain zuzen ere. 9. eta 12. postuen artean sailkatutako ontziak lehen txandan egingo dute arrauna. 5. eta 8. postuen artean sailkatutakoek bigarrenean, eta bezperako lau ontzi onenak, lehen txandan.

Kategoria:ARRAUNA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


SAN FERMIN TORNEOA LASTER HASIKO DA SEI BIKOTE GARAIPENARENGATIK BORROKAN IZANGO DIRALARIK 2012ko ekainak 27

Olaizola II.a-Apraiz, Berasaluze VIII.a-Albisu eta Bengoetxea VI.a-Begino, Asegarceren partetik eta Titin III.a-Barriola, Mtz. de Irujo-Merino II.a eta Xala-Zubieta, Aspeko ordezkari gisa, izango dira 2012ko San Fermin torneoko titulurako lehian arituko diren bikoteak.

Asteburu honetan, Lau eta Erdiko San Fermin finalerdiak jokatzeke direla eta, aurkezpenean ezin dira taldeak zein egutegia jakinarazi izan. Informazio hori uztailaren 2an, astelehena, luzatuko da.

Torneoaz gainera, uztailaren 13an, Marco Real desafio egingo da, hiru neurketek osatuko dutelarik. Lehen partidan, Arretxe II.a eta Retegi BI aurrez aurre arituko dira lau eta erdian. Ondoren, binakako lehia izango da; Olaizola II.a ala Berasaluze VIII.a-Beroizek eta Gonzalez-Laskurainek, elkarren aurka jokatuko dute; eta bukatzeko, kantxa osoan Urrutikoetxeak eta Ezkurdiak neurtuko dituzte indarrak.

Kategoria:PILOTA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


LAURDENETAN GAUDE JADANIK! 2012ko ekainak 20

Eurokopa final laurdenetara heldu da ezusteko handirik gabe. Bihar, erronda hau hasten da apustuak ia partidu bakoitzean faborito argi bat markatzen dutelarik. Aurreko talde pasa jardunaldietan emaitzak horrela gelditu dira:

A TALDEA
•08/06 18:00 Polonia - Grezia (1-1)
•08/06 20:45 Errusia - Txekiar Errep. (4-1)
•12/06 18:00 Grezia - Txekiar Errep. (1-2)
•12/06 20:45 Polonia - Errusia (1-1)
•16/06 20:45 Grezia - Errusia (1-0)
•16/06 20:45 Txekiar Errep. - Polonia (1-0)

B TALDEA
•09/06 18:00 Holanda - Danimarka (0-1)
•09/06 20:45 Alemania - Portugal (1-0)
•13/06 18:00 Danimarka - Portugal (2-3)
•13/06 20:45 Holanda - Alemania (1-2)
•17/06 20:45 Portugal - Holanda (2-1)
•17/06 20:45 Danimarka - Alemania (61-2)

C TALDEA
•10/06 18:00 Espainia - Italia (1-1)
•10/06 20:45 Irlanda - Kroazia (1-3)
•14/06 18:00 Italia - Kroazia (1-1)
•14/06 20:45 Espainia - Irlanda (4-0)
•18/06 20:45 Kroazia - Espainia (0-1)
•18/06 20:45 Italia - Irlanda (2-0)

D TALDEA
•11/06 18:00 Frantzia - Ingalaterra (1-1)
•11/06 20:45 Ukraina - Suedia (2-1)
•15/06 18:00 Ukraina - Frantzia (0-2)
•15/06 20:45 Suedia - Ingalaterra (2-3)
•19/06 20:45 Suedia - Frantzia (2-0)
•19/06 20:45 Ingalaterra - Ukraina (1-0)

Beraz, final laurdenetan jokatu behar diren hurrengo partiduak hauexek dira:

21/06 20:45 Txekiar Errep. - Portugal (0-1)
22/06 20:45 Alemania - Grezia (1,30 - 5,00 - 10,00)
23/06 20:45 España - Frantzia (1,75 - 3,45 - 4,75)
24/06 20:45 Ingalaterra - Italia (2,70 - 3,15 - 2,60)

Partidu bakoitzeko 1X2 apustuetatik aparte, RETAn beste Eurokopari buruzko hainbat apustu mota aurkituko dituzu: talde finalistak, golegile nagusia. Adibidez Eurokopa irabazle apustuak momentu honetan, horrela daude:

ALEMANIA (3,00)
ESPAINIA (3,25)
PORTUGAL (6,00)
ITALIA (9,00)
INGALATERRA (9,00)
FRANTZIA (11,00)
GREZIA (51,00)

Ez ezazu europar futbol oneneko emozioa galdu eta bizi ezazu gure 20 dendetatik edozeinetan edota Euskadi, Nafarroan edota Valentziar Erkidegoan ditugun 875 terminal baino gehiagotan.

Kategoria:FUTBOLA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


ACBKO EMOZIOA AMAITZEN DA DENBORALDI HONETAN 2012ko ekainak 15

4, 4 izan dira orain arte jokatutako partiduak. Hemen amaitu ahal izan da baina talde bakoitzak partidu bat etxean eta beste bat kanpoan irabazi du, beraz, bihar larunbata, azken partidua izango dugu eta aurtengo ACB Ligako lehena nor izango den jakingo dugu behingoz.

Bartzelona eta Madrilek, biek erakutsi dute edonork irabazi ahal duela.

Orain arte jokatutako 4 partiduen emaitzak hauek izan dira:

1. Bartzelona Regal 81- Real Madril 80
2. Bartzelona Regal 69 - Real Madril 75
3. Real Madril 85 - Bartzelona Regal 59
4. Real Madril 75 - Bartzelona Regal 81

Atzerantz begiratzen badugu, bosgarren partidua jokatu den bederatzietako finaletatik seietan, txapeldun titulua kantxa faktorea bere aldez duen taldeak lortu du.Hori kontutan edukitzen badugu, abantaila Bartzelonarentzat da, azken partidurako etxera bueltatzen baitira. Hori dela eta etxeko taldea da faboritoa apustuetan:

FC BARTZELONA REGAL - REAL MADRIL (1,50 - 2,50)

Kategoria:SASKIBALOI

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi