Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.

Bi topaketa daude gaur kirol egunkari guztien azala betetzen: gaur arratsaldean eta bihar Champions finalaurreko itzulerako partidu biak jokatzen dira. Hauek penintsulan jokatuko dira eta bietan bertoko taldeek inoiz baino esfortzu handiagoa egin beharko dute joaterako partiduetan jaso dituzten porrotak gainditzeko.
Aurkakoaren kontra jokatuko duen lehengo taldea Bartzelona izango da, gaur arratsaldean Nou Campen Chelsearen kontra jokatuz. Gaur eguneko Championseko garaileak beste final baten parte hartzeko aukera jarriko du gaur jokoan. Munichen jokatzeko aukera izateko joaneko partiduan jasotako 1-0 emaitza gainditu beharko du.
Bihar, Real Madril izango da borrokan izango den taldea. 10 urte geroago Championseko finala berriro jokatzeko aukera du. Horretarako, lehenengo eta behin germaniar taldea gainditu behar du. Egitandia ez da erraza izango. Bayernek joaneko partidua irabazi zuen 2-1, baina oraingoan, Madrildarrek dira etxean jokatzen dutenak.
Apustuak etxean jokatzen dituzten taldeek jartzen dituzte faborito bezala:
BARTZELONA FC - CHELSEA (1,22 - 6,00 - 10,00)
REAL MADRIL - MUNICH (1,50 - 4,00 - 6,00)
Eta zuk, noren alde egiten duzu apustu?
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Kirol erregea, aste bat gehiago, zaleen gozamenerako izango dugu berriro programazioan. Asteburu honetan partidu bat dugu guztien artean nagusi: BARÇA - REAL MADRIL klasikoa. Talde biek bihar Camp Nouen jokatuko dute titulua lortzeko erabakigarri izan daitekeen partidu batetan, Madrilek 4 puntuetako abantaila baitu bost partidu falta direlarik.
Bion arteko aurreko partiduak ikusirik, badirudi zenbakiak Bartzelonaren alde hitz egiten dutela: Guardiola karguan dagoenetik jokatutako 14 klasikoetatik 9 irabazi dituzte, ligan jokatutako azken 11 partiduak irabazi ditu Real Madrilari hainbeste hurbilduz lortzen ... zenbakiek ez dute gezurrik esaten eta apustu etxeek kontutan hartzen dituzten. Hori dela eta katalanak faborito dira RETAn garaipena lortzeko:
BARTZELONA - REAL MADRIL (1,62 - 4,10 - 4,10)
Baina asteburu honetan, klasikoa baina askoz ere gehiago dugu. Igandean 12:00tan , Realak Vila-Realaren kontra jokatu beharko du. Talde biek garaipena behar dute beheratzeko postuetatik gero eta urrunago mantentzeko. Realak dena dela etxean jokatzen du eta zalegoa bere alde edukiko du, abantaila hori ere apustuetan nabaritzen delarik. Arratsaldean gero, Athleticek, atzo oso ondo jokatu ez zuena - erakutsi beharko dio Racingeri lehoiek etxetik kanpo orro egiten jarraitzen dutela. Santanderreko jokalariak sailkapeneko azken postuan daude eta beraien joko ona egin beharko dute putzutik kanpo irten nahi izanez gero. Astelehena gauean, Osasunak Malaga hartuko du etxean. Andaluziarren postu bi aurrerago daude sailkapenean eta ez dute diferentzia hori galdu nahi. Partidua beraz, interesgarri sumatzen da.
Igandea, 12:00, REAL SOCIEDAD - VILA - REAL (2,20 - 3,25 - 3,00)
Igandea, 16:00, RACING - ATHLETIC (3,60 - 3,30 - 1,95)
Astelehena, 21:00, OSASUNA - MALAGA (2,50 - 3,20 - 2,60)
Hemen dituzu orain, falta diren liga jardunaldi honetako prezioak:
Larunbata,
18:00, SPORTING - RAYO VALLECANO (2,30 - 3,25 - 2,75)
18:00, MALLORCA - ZARAGOZA (1,7 - 3,40 - 4,50)
22:00, SEVILLA - LEVANTE (1,65 - 3,40 - 5,00)
Igandea,
12:00, GRANADA - GETAFE (2,20 - 3,20 - 3,00)
18:00, ATLETICO MADRIL - ESPANYOL (1,60 - 3,50 - 5,15)
21:30, VALENTZIA - BETIS (1,50 - 3,75 - 5,75)
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Bukaresteko finalera heltzeko aurreneko pausoa eman beharko dute Marcelo Bielsaren mutilek Jose Alvalade estadioan. Ia 4.000 zale zuri-gorri izango dira Athletic animatzen Lisboan, eta lehoiak emaitza ona lortzen saiatu beharko dira, San Mameseko norgehiagokara aukerekin heltzeko.
Manchester United eta Schalke 04 etxetik kanporako neurketetan gainditu ditu Athleticek eta Lisboan berdina egiteko asmoa du.
Iker Muniain berreskuratu egin da Mallorcaren aurkako partida galdu eta gero eta deialdiko albiste garrantzitsuena Carlos Gurpeguiren presentzia da.
Andosillako jokalaria lehenengo itzulian lesionatu egin zen Valentziaren aurkako neurketan eta belaunean ebakuntza egin eta gero deialdira itzuli da.
Sportingek emaitza positiboa atera beharko du etxean hurrengo ostegunean San Mamesen erabakiko baita kanporaketa. Sa Pintok Athleticek erasoan duen arriskua azpimarratu du, baina Jose Alvalade estadioan garaipena bilatuko dutela argi utzi du.
RETAn partidua zuzenean ikusi ahal izango duzu bertan bazina bezala Bilboko Garcia Rivero dendan dugun plasma erraldoiarekin. Gainera, ahobizarra kendu dezazun, hemen dituzu gure partidu garailerako prezioak:
SPORTING DE LISBOA - ATHLETIC CLUB (2,50 - 3,25 - 2,60)
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

RETA urte honetan berriro ere Euskal Herriko Biraren babeslea da. Apustu mota berriak aurkezten ditu aurten, Euskalteleko txirrindularia faboritoa izanik Oñatin irabazle izateko.
RETA, Euskadi eta Nafarroako kirol apustu etxe buruzagia eta Euskal Herriko Biraren babesle fideletariko bat, apustu mota berriak jartzen ditu txirrindulari zaleen esku Euskal Herriko lurraldetik zehar, apirilak 2tik 7ra ibiko den froga honi emozioa gehitzeko.
RETA bezeroek gehien erabiltzen duten apustu bat lasterketaren irabazlea da. Apustuen arabera, faboritoa Euskaltel taldeko Samuel Sanchez txirrindularia dugu 3,00€ irabaziarekin jokatutako euro bakoitzeko. Honen ostean Chris Horner estatubatuarra, 5,50€ko irabaziarekin euro bakoitzeko eta hurrengo J. Van Den Broek 7,00€ko irabazpenarekin. Pasadan Birako irabazlea izan zen Andreas Kloden germaniarra, 91 euroko irabaziarekin dago apustutako euro bakoitzeko.
Euskaltel taldeko txirrindularien jokabideak - Igor Anton (31€) eta Gorka Izagirre (151€) barne - apustu kopuru galanta pilatzen du, hauen artean, Euskalteleko lehen txirrindulariak ze postuan helduko du edota euskal taldeko txirrindularien bat Birako lehen hiruren artean egongo den. Azken kasu honetan Baiezkoan apustuak 1,60€tan daude eta Ezezkoan 2,150€tan.
Gehien egiten den beste apustuetariko bat, buruz burukoa da, adibidez, R. Gesink - D. Cunegoren kontra (1,75 € - 1,92 €), J. Rodriguez M. Scarponiren kontra (1,83 € - 1,83 €), W. Poels D. Martinen kontra (1,83 € - 1,83 €) edo J. Brajkovic P. Velitsen kontra (1,83 € - 1,83 €).
Txirrindulari zaleek Bira jarraitu eta beraien apustuak egin ahal izango dute edozein 20 RETA dendetariko baten edota Euskadi eta Nafarroan zehar, ostalaritza tokietan ditugun ia 700 salmenta puntuen bitartez.
Kategoria:TXIRRINDULARITZA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Asteburu hau gipuztar kirolarentzat bereziki ona izan da. Bai futbolean bai saskibaloian txuri urdinek irabazi egin dute beraien partiduetan. Larunbat arratsaldean Lagun Aro GBCko jokalariek katalanen lurraldean Assignia Manresaren kontra jokatu zuten eta irabazi 74-79, Nou Congosten lortutako lehen garaipena izanik.
Realak bere aldetik, etxean jokatzen zuen eta ez zuen bakarrik garaipena lortu, goleada baino. Rayoren kontra 4-0 irabazi zuen. Etxeko futbol taldeetatik bakarra izan da garaipena lortzen asteburu honetan. Athleticek Schalkeren kontra jokatuko osteko nekearengatik eta bere jokalari izar asko jokatu barik, Camp Nouen galdu zuen 2-0 Barçaren kontra. Katalanek bigarren gola oso argia izan ez zen penalti baten bitartez lortu zuten. Osasunari dagokionez, goleadarekin galdu zuen Real Madrileren kontra. Madrildarrek 5 gol zartu zituzten Erresuman eta gorritxoek bat baino ez zuten lortu.
Saskibaloiari buruz, Gescrap Bizkaiak batean, kale bestean bale. Ostiralean Euroligako partidua galdu zuen CSKA Moskuren kontra, indar guztiaz borrokatu ostean, lehiaketatik kanpo geldituz. Igandean gero, etxean ere bai, Gran Canariaren kontra irabazi zuten liga erregularrean, beltzezko gizonen nekea argi ta garbi ikusten zelarik. Sorte gutxiago izan zuen Caja Laboralek txirrinapean sartutako hiruko bati esker Lucentum Alicantek garaipena lortu bai zuen. Partidu hau Andres Nocioniren buelta suposatu du baskoniar taldera, hasiera itzela izan zuelarik nahiz eta kantxan denpora aso ez egon.
Ezin dugu pilota ahaztu. Asteburu honetan finalaurretako ligaxkaren lehenengo erronda jokatu da. Hemen dituzue emaitzak:
BERASALUZE VIII - ALBISU 15 /OLAIZOLA II - BEROIZ 22
XALA - LASKURAIN 16 / TITIN III - MERINO II 22
Kategoria:OROKORRA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi