Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.

Bizirik, zurri - gorri zalegoaren itxaropena bezala. Hauek, atzo, partiduko 20gn minutuan pozez hasi ziren saltoka, Llorentek lehenengo gola sartu zuenean.
Athleticek berriro, partidu itzela jokatu zuen Europa guztiari erakutsiz ez dagoela kontrako handiegi beraientzat. Dena ez zen izan, dena dela, erraza. Raulek bitan jarri zuen zuri gorrien garaipena arriskuan: lehenengo berdinketarekin eta gero bigarren gol batekin, Athleticentzat partidua zailagoa jarriz. Bielsaren gizonek ez zuten etzi, izatez, indar gehiagorekin atera ziren. Emaitza partidua amaitzerakoan: 2-4.
Datorren astean borroka jarraitzen du. Ostegunean Aste Santua hasten da, baina mundu guztiak ez du deskantsurik edukiko. Oraingoan San Mamesen, lehoiak ehiztarien aurrean jarriko dira berriro, hauek Katedralean sartuko direlarik, kristauak erromatar zirko baten bezala. Apustuak Athletic jartzen dute faborito bezela eta zalegoa, ziur, hamabigarren jokalaria izango da.
Zuri gorri zaleak asko dira, San Mamesen sartzen diren baino askoz ere gehiago. Dena dela, Katedraleak eskaintzen dituen jesarlekuaz aparte, beste asko izango dituzu zure esku. RETA dendetan, lehen lerroko jesarleku pilo bat izango duzu, giro onenarekin partidua ikusi ahal dezazun, zelaian bazeunde bezala. 20 denda dira, Garcia Rivera 8ko zabalkuntza berriarekin, partidua zuzenean aurkeztuko dutenak, 20 posibilitate bihotzezko partidu bat ikusteko. Gainera, hori gutxi iruditzen bazaizu, Euskadi eta Nafarroan zehar 670 terminal baino gehiago izango dituzu partiduaren jarraipena egiteko.
Aurretik jakin nahi baduzu partidu honetarako ditugun prezioak, hemen dituzu:
ATHLETIC CLUB - SCHALKE 04 (1,80- 3,50 - 4,00)
Orain, Bielsaren gizonek euren gogoak larunbat honetan Bartzelonaren kontra jokatuko duten partiduan jarri behar dituzte. Katalanak faboritoak dira RETAn hiru puntuak eskuratzeko Camp Nouen. Osasunak bere aldetik, liderra hartuko du Erresuman gorritxoentzat zaila izango den partidu batetan. Realak, etxean jokatuko du Rayoren kontra txuri urdinek faboritoak diren partidu baten.
Larunbata, 20:00, OSASUNA - REAL MADRIL
Larunbata, 22:00, BARTZELONA - ATHLETIC
Igandea, 21:30, REAL SOCIEDAD - RAYO
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Atzo futbol gaua izan genuen RETAn. Gorritxoek Getaferen aurka jokatu eta berdinketa lortu zuten Erresuman puntu bat mantenduz eta sailkapeneko taulan 40 lortuz. Barçak bere aldetik, Granada garaitu zuen Nou Campen 5-3ko emaitzarekin. Gau historikoa izan zen Messirentzat Barça taldeko historiaren golegile gorena bilakatu zelako, Oscar famatuaren 232 golak gaindituz "hat-trick" baten bitartez.
Gaur, berriro izango duzu hitzordua emozioarekin. Erreala eta Athleticek euren aurkakoen kontra jokatuko dituzte, biak 20:00tan. Levantek Donostira bidaiatuko du orain duen laugarren plaza utzi nahi ez duelarik. Konpromiso zaila izango da, Erreala Anoetan errege delako azkenaldi honetan, jarraian lau garaipen lortu dituelarik sailkapeneko postu txarrenetik igotzea lortuz. Atletico Madrilek eta Athleticek euren aldetik Vicente Calderonen izango dute partidua. Oraingoan europar postuetatik kanpo, aurrez aurre jarriko dira Europan egindako esfortzuagatik talde bien indarrak murriztuta daudelarik.
RETAn gure faboritoak ditugu jadanik partidu hauentzako:
Real Sociedad - Levante (2,00 - 3,30 - 3,40)
Atletico Madril - Athletic (1,75 - 3,50 - 4,20)
Gainera, hemen dituzu gaur jokatuko diren beste partiduak:
Sporting - Mallorca (2,30 - 3,25 - 2,80)
Valentzia - Zaragoza (1,25 - 5,00 - 9,50)
Vila - Real - Real Madril (7,50 - 4,50 - 1,33)
Saskibaloi zaleek badute ere euren hitzordua gaur arratsaldean. Gescrap Bizkaiak CSKA Mosku taldeari erakutsi behar izango dio gaur, merezi duela final laurdenetan lortutako postua. Beltzezko gizonek amets eta historia egiten jarraitu nahi dute euren Euroligako estreinaldian. Horretarako, gaur arratsaldean CSKA Mosku ahaldunaren kontra jokatu beharko dute euren lehenengo partidua, moskutarrak Istanbuleko "Final Four"ean egoteko faboritoak direlarik.
CSKA Mosku - Gescrap Bizkaia (1,02 - 10,00)
Kategoria:OROKORRA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Button asteburu honetako protagonista bihurtu da aurtengo 1 Formulako mundialaren hasiera suposatu duen lasterketan lehena helduz. Egitandi honekin argi utzi du aurten Red Bullek ezin izango duela azken bi urtetan bezala menperatu arautegian egindako aldakuntzen ostean. Aurten benetan lehiatuta izango den Mundial bat ikusi ahal izango dugu!
Futbolaz hitz eginda, asteburu hau ez da izan oso ona gure taldeentzat. Puntu bat lortu dituzten bakarrak gorritxoak izan dira Zaragozaren etxean jokatuz. Reala, bere aldetik, etxera itzuli da porrota batekin Iñigo Martinez bere atean gola sartuz gero Getaferen kontra. Athleticek bere aldetik, gol-kopuru askorekin porrota egin du ere San Mamesen, bere nekea erakutsiz Manchester United-en kontra jokatutako partidugaz eta Llorenteren faltarekin.
Saskibaloiari dagokionez, joko onaren erakusketa Caja Laboralen aldetik Unicajaren kontra 90-68 irabaziz. Gescrap Bizkaiak ere garaipena lortu zuen etxetik kanpo baina esfortzu handiz (69-71) sailkapenaren azken aurreko taldearen kontra. Azkenengoz, Lagun Aro GBCk Lucentum Alicanteren kontra galdu zuen, hauen etxean (79-68).
Pilotan, Olaizola II eta Beroizek berriro lortu dute garaipena, eta honekin, euren enpresa lagun Berasaluze VIII eta Albisuren sailkapena final-aurrenetarako. Hauek Titin III eta Merino II. ren kontra galdu dute hauentzako pasea suposatuz. Beraz, plaza bat baino ez da gelditzen finalaurrekoetarako, datorren asteburu honetan erabakiko delarik.
Kategoria:OROKORRA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Maitemintzen duen jokoarekin, infernua iruditu duen San Mames batekin eta bere taldea animatzeko guztiz gelditurik geratu den Bizkaiarekin, Bielsako Athleticek historia egin du Manchester United taldea UEFAtik kanporatuz. Premier Leagueko lehenengo taldea, Champions Leagueko azken bost finaletatik hirutan egon dena eta munduko futbol taldeen artetik onenen bostetako bat lez onartzen dena.
Final laurdenetako zozketa jadanik egin da eta lehoien hurrengo lehiakidea Schalke 04 taldea izango da. Hauek lehiaketan jarraitzen duten talderik indartsuenetako bat da. Gauzak ez dira erraz izango baina asko izan ziren zurigorriek honaino ez zirela helduko uste zutenak, eta argi eta garbi utzi dute: erratuta zeuden.
Joaneko partida martxoak 29an izango da Gelsenkirchen eta itzultzekoa apirilak 5an San Mamesen. Irabazten badute, Bielsako gizonek Sporting de Lisboa - Metalist partiduko garailearen kontra jokatuko dute finalaurrekoetan.
Beste taldeentzako erronkak, hauek izango dira:
AZ Alkmaar - Valentzia
Sporting - Metalist
Atletico Madril - Hannover
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

RETAko kirol agenda gaur Athletic eta Manchester Uniteden arteko partiduan guztiz murgilduta dago. Zurigorriek partidua menderatzeko asmoaz aterako dira zelaira, pasadan astean Old Trafforden lortutako garaipena (2-3) segurtatzeko eta laurdenetarako sailkapena finkatzeko. Bielsaren gizonek faborito dira europar lehiaketan jarraitzeko.
Old Trafforden jokatutako partidu gorenaren ostean gaurko partidua beste zelai mitiko batetan jokatuko da, San Mameseko "Katedrala", zuri gorri zaleez bete beterik egongo delarik.
Bilbotarrek Manchesterren jokatutako partiduaren ostean kuotak nahiko berdindu dira eta prezioak gaur, horrela daude:
ATHLETIC - MANCHESTER UNITED (2,65 - 3,35 - 2,40)
Aupa Athletic!
Kategoria:FUTBOLA
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi