Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.
(0).jpg )
Martin Lasarteren mutilek buruz sartu zituzten garaipen eman zien hiru golak, nahiz eta lehen zatian armaginen jabetza eta jokoa hobea izan.
Realak bigarren zatian erabaki zuen Eibarren aurkako lagunartekoa (1-3), nahiz eta lehen zatian armaginak nagusi izan. Txuri-urdinen hiru golak, burukadaz heldu ziren, Donostiako taldean, ohikoa ez den gauza bat.
Eibarrek ederki lotu zuen Reala lehen zatian eta markagailuan auure hartzeko aukera izan zuen Dani Estradak penalti argia egin baitzion Cuevasi 25. minutuan. Gustavo Soutok jaurti egin zuen baina Zubikaraik baloiaren norabidea asmatu eta eibarreko jokalariaren zartakoa desbideratu zuen.
Lehen zatian zehar,etxekoak nagusi izan ziren, izan ere, Martin Lasartek lau erdilari sartu zituelako, taldean aldaketa ugari eginez.
Bigarren zatian, Realak partidaren jabetza eskuratu zuen, joko azkar eta zuzen bati esker. Txuri-urdinak gora joan ziren eta 52. minutuan, Zurutuzaren erdiraketa bat, Araburuk aprobetxatu zuen buruarekin baloia sare barrura bidaltzeko, 1-0. Donostiarrak eroso sentitu ziren zelaian eta erritmo biziagoa jarri zuten. Horrela, 68. minutuan, Agirretxek 2-0ekoa lortu zuen buruarekin, korner erdiraketa baten ondoren.3-0ekoa, 78. minutuan heldu zen Borja Viguerak eskuin hegaletik erdiratu eta Albistegik, buruarekin ere, baloia Iruretagoienaren atera bidali baitzuen.
Armaginen gola, 88. minutuan heldu zen Olazizolak Zubikarai gainditu zuelako. Beraz, Martin Lasarteren mutilek garaipen “eroso” bat lortu zuten, lehen zati kaxkarra egin eta gero.
Fitxa teknikoa:
1 - Eibar: Zigor (min. 46, Xabi); Raul Gañan (min. 61, Dani Salas), Urzelai (min. 72, Juaristi), Añibarro, Kijera (min. 61, Erdozia); Valín (min. 78, Olaizola), Garro (min. 65, Abaroa), Cuevas (min. 56, Alex Garcia), Altuna (min. 56, Arruabarrena), Carlos Ruben (min. 72, Iparragirre); eta Souto (min. 65, Jokin Lopez).
3 - Reala: Zubikarai; Estrada, Mikel Gonzalez (min. 56, De la Bella), Ansotegi, Cadamuro; Markel Bergara, Elustondo (min. 56, Alex Albistegi), Aranburu (min. 71, Tamudo), Javi Ros, Zurutuza (min. 56, Viguera); eta Agirretxxe (min. 71, Xabi Prieto).
Golak: 0-1, m. 52. Aranburu. 0-2, m. 68: Agirretxe. 0-3, M. 78: Alex Albistegi. 1-3, M. 88: Olaizola.
Kategoria:REAL SOCIEDAD
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi
Aste honetan Gipuzkoa osoan zehar izugarrizko festa ospatu da Reala 1.mailara igotzeagatik eta txapelguna izateagatik. Honekin berriro derbyak bueltatuko dira Athletic eta Realaren artean eta hauekin batera ilusioa, pena eta emozioa. Ez ahaztu RETA hor egongo da derby hauek era desberdinean bisitzeko eta emozioaren alde apustua egiteko.
Realaren igoerak ospakizun asko ekarri zituen Gipuzkoa osoan zehar, Reala eta Celtaren arteko partiduan hasita. RETA hor egon zen 2 txarangen bidez RETA musuzapiak banatzen, 20.000 musuzapi baino gehiago eman genituen, izugarrizko arrakasta!!
Txuri-urdin guztiek RETAren musuzapia zeukaten lepoan, buruan, hankan..leku askotan baina beti Realari adoretsua emanez. Jokalariek ere bere lepoetan eraman zuten Diputazioan eta Udaletxean egindako harreretan. Benetan eskerrik asko guztioi.
Baina oriandik gehiago egin nahi genuen Realarekin egoteko eta horregatik Realaren autobus ofizialean egon ginen RETA markaren bidez, txuri-urdin guztiei gure babesa eta ilusioa transmititzeko.
Gehiago egon zen, bai, bai!! Diputazioan egin zen harreran 10 baloi erraldoiak bota genituen hor zeuden zaleei dibertitzeko eta RETA festaren parte garrantzitsuan bihurtzeko.
Ikaragarrizko festa ospatu zen denok oihuka eginez: REAL A TXAPELDUN!
Hau dela eta, eskerrak eman nahi dizkizuegu guztioi, zure ilusioa eta emozioaren parte oso garrantzitsua RETArekin bisitzeagatik.
RETAk emozioaren alde apustua egiten du, RETAk Realaren alde apustua egiten du.
AUPA REALA!
Kategoria:REAL SOCIEDAD
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi
(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0)(0).jpg )
Xabi Prietok eta Carlos Buenok sartutako golei esker Lehen Mailako taldea eta Adelante Ligako txapelduna da Reala.
Cadiz izan zen azken geltokia, nahiz etxera iritsi ahal izateko urrats txiki-txiki bat eman behar izan Anoetan Celtaren kontra. Puertollanoren aldamenean, hizki larriz idatzita geratuko da txuri-urdinen historia liburuan. Zer esanik ez jarraitzaileen memorian iltzatuta. Kito, urtetan pilatutako frustrazioarenak egin du.
Inork gutxik espero zuenean egin ere. Hori da kirol honen mamia, aurreikuspenak ez direla guztiz fidagarria izaten. Hirugarren ahaleginean eskuratu du sari potoloa, hain zuzen, diru gutxien gastatu den urtean eta harrobiko zortzi-bederatzi jokalari astero-astero hamaikakoan zirelarik.
Ez da samurra arrakastaren zergatiak zeintzu izan diren azaltzea, seguru aski dozenatik gora arrazoik eragina izan dutelako.
Anoetan zegoen aurkaria Celta zen eta Reala, nahiz eta gogotsu berdegunera atera kostata erdietsi zuen garaipena (2-0).
Reala Estatuko ligako talde handienen zerrendan dago, zalantzarik gabe. Talde txuri-urdina Lehenengo mailan azken hamarkadetan ia beti egon den taldea da, eta mailarik goreneara itzuli da, bere legua den horretara.
Talde donostiarrak 63 denboraldi jokatu ditu Lehenengo mailan -2010-2011 sasoia 64. izango da- eta bere sarien eta kopen artean 2 Liga, 2 Errege-Kopa eta Superkopa bat dauka.
41 jardunaldi amaigabeen ondoren, Anoetan bildu ziren 30 000 jarraitzaileek ez zuten zalantzarik txikiena ere: lortuko zuten. Horregatik azken egunok ez dute antzekotasunik
Kategoria:REAL SOCIEDAD
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi
Festa nahi duzu igande honetan? Etor zaitez Donostira Realaren igoera RETArekin bisitzeko.
Ez da ezer gelditzen lehenengo mailan egoteko, txuri-urdinen ametsa betetzeko.
Handia, txikia, beltzarana, ilehoria...berdin da. Denak gonbidatuta zaudete RETArekin igoera ospatzeko.
Guk festaren parte oso garrantzitsua izan nahi dugu, horretarako 2 RETA txarangak egongo dira Anoetaren inguruan giroa animatzeko.
Bila ezazu txaranagak eta eskatu RETAren musuzapia Realari animatzeko.Ipini ezazu nahi duzun lekuan, lepoan, buruan, eskuan, hanka batetan...baina hori bai, AUPA REALA oihu eginez joan behar zara.
Ezin baduzu lortu, ez da ezer gertatzen. Etor zaitez Gipuzkoan dauzkagun RETA dendetara eta eskatu musuzapi bat.
Hemen gaude:
RETA-Gros: Plaza Nafarroa Behera 2b, Donostia
RETA-Amara: Balleneros 8, Donostia
RETA-Sarriegi: Plaza Sarriegi 3, Donostia
RETA-Pasaia: Euskadi Etorbidea 7, Pasaia
RETA-Renteria: C/ Xenpelar 3, Renteria
Hartu zure kamiseta eta etor zaitez Anoetara!
Gogoratu RETArekin zure taldearen alde apustua egin dezakezu estadioaren barruan daukagun terminaleei esker.
Ez pentsa gehiago!!Igande honetan ikusiko gara futbolean, Anoetan, Realaren kamisetarekin eta RETAren musuzapiarekin, betiko lekuan, ondo pasatzeko, taldea bultzatzeko eta emozioz partidua gozatzeko txuri-urdinekin...Bai, bai...18:00tan Anoetan ikusiko gara 2, 4, 5, 10, 11, 13, 16, 18, 19, 24, 25 eta 27 ateetan.
Lehenengo mailan ikusiko gara!
Kategoria:REAL SOCIEDAD
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi
Reala larunbatean arituko da Anoetako zelaian Vila-Real B-ren aurka. Luzea egiten ari zaie liga amaiera Lasarteren gizonei. Otsailean igoera aparteko zailtasunik gabe lortuko zutela zirudien arren, lesio pare batek eta batez ere definizio gabeziak azken helburuaren lorpena atzeratu dute. Azken 8 partidutan 3 gol baino ez dituzte lortu txuri-urdiñek, eta defensa lan bikaina dela-eta urratu dituzte puntuak han eta hemen.
Partidu honetan Carlos Bueno aurrelari uruguaitarra jokatzeko moduan egongo da, eta beraz Realaren gabezi handiena gainditzeko beste baliabide bat izango dute donostiarrek. Kanpotarrei dagokionez, denboraldi bikaina burutu arren Adelante Liga irabazteko nahia azaldu dute eta beraz ezinbestekoa dute Anoetan emaitza ona lortzea. Gola erraz egiten duen taldea da, batez ere Marco Ruben argentinarra eta Jefferson Montero ekuadortarraren eskutik.
RETA ere partidu honetan egongo da oihuka: Gora Reala!Bihar orduan ikusiko gara futbolean, betiko lekuan, ondo pasatzeko, taldea bultzatzeko, eta emozioz partidua gozatzeko txuri-urdinekin.... Etor zaitez gurekin!! 20:00tan Anoetan. Ikusiko gara 2, 4, 5, 10, 11, 13, 16, 18, 19, 24, 25 eta 27 ateetan. Hortxe egongo gara bihar!!!Aupa mutilak!!
Kategoria:REAL SOCIEDAD
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi