RETA: egizu apustu emozioaren alde
Tenis jokalari baten irudia kolore mantxaren gainean
Moto gidari baten irudia irudia kolore mantxaren gainean
Hemen zaude: Hasiera Gaurkotasuna: Kirol gaurkotasuna

Gaurkotasuna

Kirol gaurkotasuna

Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.

BERRIRO ERE, ARETO FUTBOLA RETAN 2009ko irailak 11

Gaur, irailak 11, Areto Futboleko 21. denboraldia hasiko da, Javier Lozano lehendakari postuan dagoela. Nahiz eta, nabarmentzeko aldaketa gehiagorik ez dagoen, betiko talde handiak dira faborito nagusi aurten ere.

Elpozo eta Inter dira titulua lortzeko faborito nagusiak. Izan ere, beraien artean banatu dituzte azken 8 tituluak (gehienak madrilgo taldeak eraman ditu), baina azken lauetatik hiru murtziarrek lortu dituzte.
Bi horiei talde horiei aurre egiteko etsai nagusia Bartzelona da; Lobelle eta Caja Segovia ere ahaztu gabe.

Egia da azken urtean ez dela fitxaje askorik egon, nahiz eta kontuan izan behar dugun, dagoeneko, munduko jokalari onenetakoak gure ligan dihardutela. Areto Futbol jokalari bikainak eta kalitatezko jokoa ikusiko dugu inondo zalantzarik gabe Schumacher, Esquerdunha, Betao eta konapiniaren eskutik.

Ostiralero zuzenean Areto Futbola RETAn

Kategoria:ARETO FUTBOLA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi