RETA: egizu apustu emozioaren alde
Tenis jokalari baten irudia kolore mantxaren gainean
Moto gidari baten irudia irudia kolore mantxaren gainean
Hemen zaude: Hasiera Gaurkotasuna: Kirol gaurkotasuna

Gaurkotasuna

Kirol gaurkotasuna

Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.

TYSON GAYK BOLT GAINDITU 9,84 SEGUNDUKO 2010ko abuztuak 8

Jamaikarrak, azken bi urteteetako lehen porrota ezagutu du Suedian.

Estatubatuarrak, sasoi onean dagoela erakutsi du.

Tyson Gayk, Usain Bolt gainditu zuen Estokolmon, 9,84 segundoko denboraz. Estatubatuarrak sasoi onean dagoela erakutsi zuen atzo eta bi urtetan lehen aldiz gainditu zuen jamaikarra. Boltek bi urte zeramatzan porrota ezagutu gabe baina Estokolmoko pistan Gay izan zen azkarrena 0,13 segundoko ezberdintasunaz. Lasterketa amaitu bezain pronto, Usain Boltek ez dagoela bere sasoirik onenean onartu zuen.

Asafa Powellen bizkarreko lesioak, munduko hiru azkarrenen arteko lehia ekidin du baina hala ere, atzokoa, maila altuko lasterketa izan zen.

Kategoria:ATLETISMOA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


ALDAKETAK BEHOBIAREN IRTEERAN 2009ko azaroak 5

Izango diren milaka korrikalariei irteera antolatuagoa eta garbiagoa errezteko, Behobian banaketa berri bat egin dugu taldeka, dortsal urdin, laranja, eta txurientzako, hauek ere irteera ordutegi berriak dituztelarik, tarte zabalagoekin.

GUNE ETA IRTEERETAKO TALDEAK 2009

1º- Dortsal HORI-en gunea (hesitutako gunea)
2º- Dortsal BERDE-en gunea (hesitutako gunea)
3º- Dortsal GORRIA-ren gunea (hesitutako gunea)
4º- Dortsal URDINA-ren 1go taldea (hesirik gabeko gunea)
5º- Dortsal URDINA-ren 2. taldea (hesirik gabeko gunea)
6º- Dortsal LARANJA-ren taldea (hesirik gabeko gunea)
7º- Dortsal TXURIA-ren 1go taldea (hesirik gabeko gunea)
8º- Dortsal TXURIA-ren 2. taldea (hesirik gabeko gunea)
9º- Dortsal TXURIA-ren 3. taldea (hesirik gabeko gunea)

Adi, Berrikuntza: Dortsal horiak, berdeak eta gorriak, aurreko urteetan bezala, helmugatik gertuen dagoen hesitako gunean kokatu beharko dira. Dortsal urdinak, laranjak eta txuriak dituzten partaideak berriz, taldeka elkartu beharko dira ( hesirik gabeko gunean ), dortsalaren atzekaldean dagoen planoan ikusi daitekeen bezela, Behobiako biribilgunetik hurbil, norberaren kolore eta dortsal zenbakia duen pankartaren atzekaldean, irteeera gunera gerturatuz dagokien pankarta jarraituz, megafoniatik deituak izatean, bakoitzaren irteera orduaren arabera.

Behobian egin behar den gune zein talde distribuzio berria ezagutzeko, OSO GARRANTZITSUA DA DORTSALAREN ATZEKALDEAN DAGOEN INFORMAZIOA HARRETA HANDIZ IRAKURTZEA.

Hesitako gune ezegokian egoteak, hau da, beste kolore bati edo beste denbora bati dagokion gunean egoteak edota dagokion denbora baino lehenago irteteak, zigorra edo deskalifikazioa ekar lezake. Txip-aren irakurleek, bere irteera ordua baino lehen ateratzen diren korrikalariak detektatuko dituzte.

IRTEERA ORDUAK

Dortsal horiak eta Berdeak........................................... 11,00
Dortsal Gorriak..................................................,,........ 11,04
Dortsal Urdinak, 1go taldea ( 7001tik 9000ra).......,,,,,,,.. 11,09
Dortsal Urdinak, 2. taldea ( 9001tik 12000ra)......,,,,,...... 11,13
Dortsal Laranjak (12001tik 15000ra,,,,,,,,,,,,,,,,,,,,,,,,,,,,,,,,11,17
Dortsal Txuriak, 1go taldea ( 15001tik 17000ra)....,,,,,.... 11,22
Dortsal Txuriak, 2. taldea ( 17001tik 19000ra)......,,,,,..... 11,26
Dortsal Txuriak, 3. taldea ( 19001tik 21000ra).....,,,,,.......11,30
Gurpildun gurdian doazen atletak.....................,,,,,,,.......10,25

(Kontuan hartzeko: Irteera ordu desberdina duten bi partaideek elkarrekin korrika egin nahi baldin badute, irteera ordua lehenago duenak, irteera beranduago duenaren taldearekin atera daiteke, alderatziz inolaz ere.)

RETA Behobiaren babesle ofiziala

Kategoria:ATLETISMOA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


USAIN BOLT MUNDUKO ERREKORRA HAUTSI EGIN DU 2009ko abuztuak 17

100 metroko proban 9.58ko denbora egin zuen jamaikarrak. Pekingo Olinpiar Jokoetan proba berdinean, 9.69ko denbora lortu zuen pasaden urtean eta orduko munduko marka hautsi zuen atzo.

Berlineko Oilnpikora joan ziren guztiok lasterketa ikaragarria ikusi ahal izan zuten, historiako onena esan genezake. Lehenengo hiruren denborak ez sinestekoak izan ziren. Bigarrena Tyson Gay izan zen, 9,71ko denborarekin - historiako 3. denborarik onena - eta hirugarren, berriz, Asafa Powell jamaikarra, 9.84ko denborarekin.

Bolten ikuskizunaren ondoren, Berlineko Munduko Txapelketa aurrera doa, eta oraindik, final oso onak daude jokoan, 1.500 metrokoa eta luzera jauziera, adibidez. Egin apustu emozioarenalde eta goza ezazu RETArekin

Kategoria:ATLETISMOA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


Badira 50! 2014ko azaroak 7

Behobia- San Sebastianeko 50. edizioa heldu da! Badira 50 jadanik lasterketa ikaragarri nonen helmugako marra gurutzatuko diren aldiak. Izan ere, 95 urte igaro dira hau sortu zenetik. Beste era batera ezin zitekeenez izan, RETAk lasterketa ospetsuarekin kolaboratuko du era oficial baten, 2008tik egiten ari den bezala, baina oraingoan honen apostu etxe ofiziala izanik.

Edizio berezi honetan, 30.000 partaide izatea espero da, gainera ibilbidea aldatu egingo da irteera puntua aurreratuz. Partehartzaileek, zein profesional zein amaterrek, Gipuzkoako kapitala eta Behobia lotzen dituen 20 kilometroez gozatu ahal izango dute Azaroaren 9an. Horren aukera berezia izanik, RETAk aktiboki parte hartu nahi izan du lasterketa babestuz eta bere presentzia haundituz, oraingoan dortsaletan ere egongo da. Hori nahikoa ez izanik, bere RETAbet.es web horrian lasterketako azken irabazleari buruzko apustuak jarri ditu.

RETAtik lasterketan parte hartzera animatzen zaituztegu. Abiadura eman zure bulkadei!

Kategoria:ATLETISMOA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


2012KO URREZKO DANBORRA BEHOBIA-DONOSTIARI! 2011ko abenduak 19

2012ko urtarrilaren 20a Fortuna Kirol Elkartearen ehun urteko historiaren egun handienetako izango da.

Egun horretan Behobia-Donostiak, RETAk babestutako herritar lasterketa, hiriko alkatearen eskutik Urrezko Danborra jasoko du, Donostia hiriak bere alde lan egin eta bere irudi eta baloreak zabaltzen dituenari ematen dion sari garrantzitsu eta maiteena.

Fortuna Kirol Elkarteak ehun urtetan zeharreko jarduna saritzen da, beti ere kirola maila guztietan zabaltzeko egin den ahalegin horretan eta lasterketa herrikoienean gorpuzten dena. Baina batez ere, Behobia-Donostian lan egin duten eta urtero hobeagoa egiteko asmoz lanean dabiltzanei errekonozimendua da, baita ere garai ezkor hauetan babesle eta laguntzaile direnentzat, urtero bere gogoa eta ezinbesteko lana eskaintzen duten milaka boluntario horientzat, edizioz edizio lasterketa handiagoa egin duten milaka korrikalarientzat eta nola ez errepidearen bi aldeetan, bere animo eta txaloekin Behobia lasterketa berezia eta Donostiako hiriaren ondare egin dutenak.

RETAk sari hau lortzeko lan egin duzuen guztioi eskertu nahi dizue eta batez ere gauza bat esan: ZORIONAK!

Kategoria:ATLETISMOA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi