Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.

Bihotzekoak eman dio, antza, Olasagastiren aurka zuen apustuan egindako ahaleginaren ondorioz.
Jose Mari Mendizabal aizkolari hil da gaur arratsaldean. Olasagastiren aurka apustua zuen Adunakoak, baina lana bukatu baino lehen gaizki sentitu da eta proba uztea erabaki du.
Tolosan bertan zendu da handik gutxira, antza, egindako ahaleginaren ondorioz. Bihotzekoak eman dio. Tolosako Amaroz auzoko gorpuztegian izango da gorpua.
Kategoria:HERRI KIROLAK
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Asteburu hontan, Urriak 12, bizi-bizi ibili dira harri-zulatzaileak EUSKAL HERRIKO II. TXAPELKETAN.
Giro alaia usain zitekeen, jendea azken urteetan gogotsu baitabil gurea den kirol honen atzetik.
RETA ere oraingo honetan saltsan sartuta egon da, gure makinetan aukera izan bait da porra batetan apustu egiteko ea nork irabaziko duen. 14 lagunek hartu zuten parte, hauetatik gehienak Trapagaran taldearen alde eginez. Irabazlea, aldiz, Burdin Gazteak taldekoak izan ziren. Ortuella-ko mutil hauek marka ederra egin zuten 18 zulorekin; atzetik gelditu zitzaien Jaizubia hondarribitarrak, nahiz eta hauek ere gogor eta kementsu ibili. Azkenean gipuzkoarrak 17 zulo baino ez zituzten lortu.
Kategoria:HERRI KIROLAK
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Tolosako zezenplaza jendez gainezka egon zen pasa den igandean. Aimar Irigoien eta Izeta harrijasotzaileak gogor aritu ziran harriak gora eta behera.
Txanda bi izan ziran danetara. Lehenengoan berdinduta amaitu zuten 38na altxaldirekin baina 2. Txandan Aimarrek 39 altxaldi egin zituen eta Izetak, aldiz, 32. Irigoien gaztea izan da, beraz, 20.000 euroko apustuaren garaile.
Kategoria:HERRI KIROLAK
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi