Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.

Egun hauetan Mundakan surfa da nagusi eta surfean Kelly Sleater Estatu Batuarra da nagusi. 36 urte ditu amerikar honek eta Billabong Pro Mundaka txapelketako 3. errondan Eneko Acerori irabazi eta gero, bederatzigarrenez da Munduko Surf Txapelduna.
Garaipen horri esker, gainera, final-zortzirenetara pasa da Cocoa Beach-eko surflaria. Hala ere, euskaldunon zoritxarrerako, Kelly Slaterrek titulu hori eskuratu du Eneko Acero txapelketatik kanpo utzi eta gero.
Gainera, Bede Durbidge Australiarrak Aritz Aranburu euskalduna ere txapelketatik kanpo utzi du.
Kategoria:SURF
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi
Urte bat gehiagoz, Irailaren 29tik Urriaren 12rarte Mundakan europa mailako 45 surflari hoberenak aurki ditzakegu. Euskaldunen artean Hodei Collazo eta Marcos San Segundo ibiliko dira olatuz olatu.
Iaz Bobby Martinez kaliforniarra suertatu zan garaile. Nor ote aurtengo irabazlea?
Kategoria:SURF
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi

Surfa ezin faltatu gure euskal hondartzetan. Zarautzeko Ripcurl Pro txapelketan euskaldun pila batek hartu du parte, baina azken txanpan bost baino ez dira gelditu: Norman Landa, Axier Muniain, Txaber Trojaola, Iker Fuentes, y Ander Ugarte. Adi jarraitu beharko ditugu gure euskal surflariak!
Kategoria:SURF
Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi