RETA: egizu apustu emozioaren alde
Tenis jokalari baten irudia kolore mantxaren gainean
Moto gidari baten irudia irudia kolore mantxaren gainean
Hemen zaude: Hasiera Gaurkotasuna: Kirol gaurkotasuna

Gaurkotasuna

Kirol gaurkotasuna

Hemen kirolari buruzko informazio guztia aurki dezakezu. Aukeratu nahi duzun kategoria eta irakurri kirolaren azkenengo berriak.

GAUR 22.00 ORDUTAN MONUMENTAL ESTADIOAN IZUGARRIZKO PARTIDUA ARGENTINA-ESPAINIA. BIZI EZAZU RETAREKIN! 2010ko irailak 7

Vicente del Bosqueren mutilek talde zuri-urdinaren aurka jokatuko dute River Plate taldearen Monumental estadioan.

Munduko txapeldunak Leo Messiren selekzioaren aurka arituko dira Buenos Airesen. Lagunartekoan, momentuko bi selekzio onenetarikoak arituko dira nor baino nor. Partida baino lehen, Espainiako selekzioak "La Bombonera" estadio historikoan egin ditu entrenamenduak.

Bertan, Sergio Ramosek eta Capdevillak prentsaurrekoa eskaini dute.
Vila-realeko ezker hegalariaren hitzetan, Argentinaren aurka jokatzea "motibazio berezia" da, "historikoki Espainia baino hobea izan delako".

Sergio Ramosek, bestalde, aurrelari zuri-urdinen arriskuaz hitz egin du. "Messi eta Higuain jokalari oso trebeak dira", adierazi du Real Madrileko atzelariak, baina Espainiak "bere estiloarekin jokatzen jarraitu behar du", gaineratu du.

Kategoria:FUTBOLA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


KAIKU ETA URDAIBAI , KONTXAKO BANDERAREN FABORITOAK 2010ko irailak 6

Sestaokoek lortu dute denbora onena eta bermeotarrak izan dira bigarren. Garailea datorren igandean erabakiko da.

Kaikuk lortu du denbora onena Kontxako Banderako lehen ihardunaldian eta bi segundoko abantaila atera dio Urdaibairi. Sestaokoek 19:12.66ko denbora ezarri dute helmugan.

Urdaibai izan da bigarren Kaikurengandik bi segundo eskasera. Bermeokoek 19:14.16ko denbora egin dute. Bi traineru hauekin batera San Juan eta Orio egongo dira datorren igandean Ohorezko txandan. San Juanek 19:22.64ko denbora egin du eta irabazteko aukerarik badu ere hamar segundoko desabantaila gehiegitxo dela esan daiteke. Oriok ez du bere eguna izan eta Kaikurengandik 18 segundora geratu da laugarren postuan bukatuta.

KONTXAKO BANDERAREN LEHENENGO TXANDA

1.- Kaiku 19:12.66
2.- San Juan 19:22.64
3.- Astillero 19:32.90
4.- Donostiarra 20:20.52

KONTXAKO BANDERAREN BIGARREN TXANDA

1.- Urdaibai 19:14.08
2.- Orio 19:30.90
3.- Pedreña 19:31.18
4.- Hondarribia 19:34.76

KONTXAKO BANDERAREN BIGARREN JARDUNALDIKO OHOREZKO TXANDA (2010-09-12)

Kaiku
Urdaibai
San Juan
Orio

Kategoria:ARRAUNA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


SAN JUANEK EZUSTEKOA EMAN DU KONTXAKO BANDERAN DENBORA ONENA LORTUZ 2010ko irailak 3

San Juan, Orio, Kaiku, Urdaibai, Hondarribia, Astillero eta Pedreña sailkatu dira eta San Pedro eta Castro besteak beste kanpoan geratu dira.

San Juanek ezustekoa eman zuen atzo Kontxako Banderako sailkatze estropadan denbora onena egin ondoren. Gipuzkoarrek 19:41,93ko denbora eginez aurkari guztiak jipoitu dituzte.

Orio (19:57,87), Kaiku (20:02:90), Urdaibai (20:03:18), Hondarribia (20:06,67), Astillero (20:07,15) eta Pedreña (20:16,54) sailkatze ordena honetan ere sailkatu dira.

Ezusteko negatiboa San Pedrok eta Castrok eman zuten. Gipuzkoarrak sailkatzeko atean geratu dira. Zortzigarren denbora onena egin dute (20:22,31) mugan geratuz. Castrok 20:24,50eko denbora lortu zuen eta kanpoan geratu zen kiniela guztiak apurtuz.

Sailkatze estropadako sailkapena honela geratu zen:

1. San Juan 19:41,93
2. Orio 19:57,87
3. Kaiku 20:02:90
4. Urdaibai 20:03:18
5. Hondarribia 20:06,67
6. Astillero 20:07,15
7. Pedreña 20:16,54

Sailkatze estropada bukatu ondoren txanden zozketa egin da eta txandak honela geratu dira:

Lehen txanda:

Astillero
San Juan
Donostiarra
Kaiku

Bigarren txanda

Pedreña
Hondarribia
Orio
Urdaibai

RETA KONTXAKO BANDERAREKIN

Kontxako Bandera goi mailako kirol txapelketa ikusgarria da eta bertan urtero hainbat osagai biltzen dira, elkar lana, kemena eta trebezia, eta RETAn ezaugarri hauek nabarmentzen dira.

RETAk bere laguntza osoa ematen dio kirol honi, TKE Ligaren babeslea izanez eta arraunen lehiaketa guztiei laguntza emanez.

Horregatik, edizio honetan RETAk apustu berriak eskaintzen dizkizu.Zein traineru izango den jardunaldi bakoitzeko irabazlea, nork irabaziko duen Kontxako bandera, nor izango den txanda bakoitzeko irabazlea...apustu asko arrauna emozioz beteta bizitzeko.

Ezin duzu txapelketa hau zuzenean ikusi? Ez da ezer gertatzen!
Etor zaitez gure 13 RETA dendetara edo Euskadiko tabernetan dauden 500 RETA terminaletara eta egin ezazu apustu emozioaren alde.

Ez zaitez etxean geratu! Bila ezazu zure RETA terminala hurbilena eta bizi ezazu arrauna zuzenean.

http://www.reta.eu/quienes_somos/tiendas_terminales.asp?l=eu

Kategoria:ARRAUNA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi


DENA PREST RETAN ZUZENEAN KONTXAKO BANDERAREN SAILKATZE ESTROPADA IKUSTEKO 2010ko irailak 2

Estropada gaur 18:00etatik aurrera zuzenean ikus dezakezu gure 13 RETA dendetan edo 500 RETA terminaletan.
24 traineru ibiliko dira lehian ostegun honetan Kontxako Banderaren igandeKO aurreneko estropadan parte hartu ahal izateko:


AMULTZOA

URDAIBAI (Bizkaia-Euskadi)
HONDARRIBIA (Guipuzkoa-Euskadi)
KAIKU (Bizkaia-Euskadi)
CASTRO (Cantabria)
ORIO (Gipuzkoa-Euskadi)
PEDREÑA (Cantabria)
SAN JUAN (Gipuzkoa-Euskadi)
SAN PEDRO (Gipuzkoa-Euskadi)
ASTILLERO (Cantabria)
TIRAN (Pontevedra-Galicia)
ZARAUTZ (Gipuzkoa-Euskadi)
ZUMAIA (Gipuzkoa-Euskadi)

BMULTZOA

AMEGROVE (Pontevedra-Galicia)
CAMARGO (Cantabria)
CHAPELA (Pontevedra-Galicia)
LUANCO (Asturias)
DEUSTO (Bizkaia-Euskadi)
GETARIA (Gipuzkoa-Euskadi)
HIBAIKA (Gipuzkoa-Euskadi)
ISUNTZA (Bizkaia-Euskadi)
SAMERTOLAMEU (Pontevedra-Galicia)
SANTURTZI (Bizkaia-Euskadi)
TRINTXERPE (Gipuzkoa-Euskadi)
ZIERBENA (Bizkaia-Euskadi)

RETAn Kontxako Banderaren sailkatze estropadan Kaiku trainera faboritoa da (1,50) Urdaibai (3,50), Orio (7,00) eta Castro (7,00) jarraituz. RETAk edizio guztietan bere laguntza guztia ematen dio kirol honi. TKE Liga pasioa, ikuskizuna eta emozioa da eta horregatik RETAk apustu berriak eskaintzen dizkizu.Hauek dira apustu berrien adibide batzuk: Nor izango da B taldearen irabazlea, zein postuan geratuko da traineru bakoitza...

Hilaren 11an eta 12an baita ere emakumezkoen III. Kontxako Bandera jokatuko da. 14 traineru bi multzotan arituko dira eta gizonezkoak bezala erlojupekoan jokatuko da estropada.

Kontxako Bandera jokoan izango dute erlojupeiko aurreneko lau traineruek.

Kategoria:ARRAUNA

Iruzkinak kontsultatu (1)Iruzkina idatzi


IGOR ANTONEK ETAPA- GARAIPEN IKARAGARRIA LORTU DU 2010ko irailak 1

Euskalteleko txirrindulariak garaipen ederra eskuratu du Valdepeñas Jaeneko amaiera ikusgarrian azken metroetan erasoa jo ondoren.

Igor Antonek (Euskaltel-Euskadi) Espainiako Vueltako laugarren etapa irabazi du Valdepeñas Jaeneko amaiera ikusgarrian eraso latza jo ondoren. Segundo batzuk atera dizkie gainerako txirrindulariei eta sailkapen nagusiko bigarren postuan kokatu da, Gilbert liderrarengandik 10 segundora.

Carrasco, Cataldo, Bonnafond eta Roels ziklistek osatu dute eguneko ihesaldia baina azkenean tropelak irentsi ditu eta onenen artean lehiatu da etapa.
Etapako azken mendaterako 5 kilometro falta zirenean, talde nagusiak (25 txirrindularik osatutakoa) iheslariak harrapatu ditu.

Zortzi kilometroko jaitsiera falta zen eta ondoren kilometro bateko igoera ikaragarria, %27ko tarte bat zuena.

Mikel Nievek kontrolatu ditu erasoaldiak, baina azken aldapan Caisse d'Epargnek erasoa jo du. Aurrena Luis Leon Sanchezek eta ondoren Rigoberto Uran kolonbiarrak.
Baina atzetik, indartsu, Igor Anton (Euskaltel) heldu da garaipena eskuratzeko.

Galdakaoztarrak txirrindulari guztiak gainditu ditu eta bakarrik heldu da helmugara Espainiako Vueltan bere bigarren garaipena lortuz, aurtengo ekitaldiko aurrenekoa.

1 . ANTON, Igor ( EUS ) 5h 00' 29''
2 . NIBALI, Vincenzo ( LIQ ) + 1''
3 . VELITS, Peter ( THR ) + 1''
4 . RODRIGUEZ, Joaquin ( KAT ) + 1''
5 . GILBERT, Philippe ( OLO ) + 5''
6 . VAN GARDEREN, Tejay ( THR ) + 8''
7 . MOSQUERA, Ezequiel ( XAC ) + 12''
8 . ROCHE, Nicholas ( ALM ) + 12''
9 . PLAZA, Ruben ( GCE ) + 12''
10 . URAN, Rigoberto ( GCE ) + 19''
11 . MENCHOV, Denis ( RAB ) + 19''
12 . ARROYO, David ( GCE ) + 19''
13 . SCHLECK, Frank ( SAX ) + 19''
14 . BRUSEGHIN, Marzio ( GCE ) + 19''
15 . TONDO, Xavier ( CTT ) + 19''
16 . TEN DAM, Laurens ( RAB ) + 28''
17 . DANIELSON, Thomas ( GRM ) + 36''
18 . NIEVE, Mikel ( EUS ) + 36''
19 . SÁNCHEZ, Luis León ( GCE ) + 36''
20 . PERAUD, Jean-Christophe ( OLO ) + 36''

Kategoria:TXIRRINDULARITZA

Iruzkinak kontsultatu (0)Iruzkina idatzi